Euskadiko telelaguntzaren zerbitzu publikoa (Betion)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Telelaguntza gizarte izaera duen zerbitzu tekniko bat da, eta, telefono linearen bidez, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan arreta zentro batekin harremanetan jartzea ahalbidetzen die erabiltzaileei, izan dezaketen larrialdiei aurre egiteko.

NORK ESKA DEZAKE?

Bakarrik bizi diren edo egunaren denbora gehiena bakarrik igarotzen duten pertsonak edo bizikidetza multzo edo unitate baten zati diren eta babesik eza, mendekotasun edota urritasun mendekotasun edota urritasun egoeran dauden pertsonak.

Horrez gain, baldintza hauek ere bete behar dituzte:

  • Idiazabalgo udalerrian erroldatuta egotea.
  • Bere etxean telefono linea izatea.
  • Telelaguntza ekipoa zuzen eta egoki erabiltzeko gai izatea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Telelagutnza eskabidea
  • Telelaguntzarako osasun fitxa
  • Eskatzailearen eta, hala badagokio, haren legezko ordezkariaren NA edo AIZ.
  • Eskatzailearen osasun-txartela.
  • Osasun-fitxa, dekretu honen I. eranskinean jasotako ereduari lotuko zaiona. Familia-medikuak beteko du fitxa hori, eskatzailearen osasun-egoera, eta, hala badagokio, patologiei buruzko diagnostikoak eta dagozkien tratamenduak jasota.
  • Telelaguntza-zerbitzuaren preziotik salbuestea edo hobaria ematea eskatzen duten interesdunek gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailburuaren Aginduan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute, beren gaitasun ekonomikoa zehazteko. Lege horren bitartez, erabiltzaileek telelaguntza-zerbitzu publikoaren finantziazioan duten parte-hartze ekonomikoa arautzen da.
  • Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen dokumentuak.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Erabiltzaileak zerbitzuaren tarifa osoa ordaindu beharko du ( 4€/hileko), edo salbuespena eskatu, bere diru-sarrerak Ondorio Askotariko Errenta Adierazle Publikoa (IPREM) baino txikiagoak badira.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
          • Prozedura sinplifikatua onartzen da? (30 egun): 1
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Ez dagokio

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Eusko Jaurlaritza

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Gizarte Zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK

          Informazio gehiago

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoak Begiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)