Laguntza tekniko edo babes produktuen eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ezintasun edo / eta mendekotasun egoeran dauden pertsonei eguneroko jarduerak egin behar dituztenean, beren autonomian eta irisgarritasunean laguntzeko produktuak eta / edo diru laguntzak.

Babes produktuen adibide batzuk: Somier artikulatua, garabia, komunaren egokitzapena, gurpil aulki motorizatua,koltxoia...etab.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik Gipuzkoako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea.
  • Idiazabalen erroldatuta egotea.
  • %33 edo gehiagoko ezgaitasuna edo mendeko egoeran egotea.
  • Azken 6 urtean antzeko laguntzarik ez jaso izana.
  • Erabiltzaileak ekarpen ekonomiko bat egin behar badu, Foru Dekretu ekonomikoaren baremoa ez gainditzea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Interesdunaren NAa.
  • Interesatuak berak, eskaera egitera etorri ezin badu, kudeaketak egiteko baimen dokumentua eta pertsona baimenduaren NANaren fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Hitzordua hartuta
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30 - 14:30
    943 187100

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          • Babes produktuak berreskuragarriak direnean ez da apore ekonomikorik egin behar, Aldundiak bere stock-etik hartzen dituzte.
          • Babes produktuak berreskuraezinak badira, dirulaguntzak onartzen ditu, beti ere dekretuan ezarritako baremo ekonomikoaren arabera.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Ez dagokio

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Gipuzkoako Foru Aldundia

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Gizarte Zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK

          Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntzen dituen laguntza-produktuak honela banatzen dira, berrerabiltzeko aukeren arabera:

          • Berreskuragarriak: berrikusi eta higienizatu ostean pertsona batek baino gehiagok berrerabil ditzaketenak. Produktu horiek erabilerarako uzten dira eta ETXETEKen biltegietatik datoz; salbuespenezko kasuetan, eskaera egiten duen pertsonari diru-laguntza ematen zaio, produktua eros dezan; hala eta guztiz ere, produktuaren jabea Foru Aldundia da.
          • Berreskuraezinak: besterenezinak direnak; esaterako, obrak edo gailu finkoak.

          Diru-laguntzak ordaintzeko, diru-laguntza emateko erabakia jaso ondoren, eskatzaileak hauek aurkeztu beharko ditu:

          • Dagozkion faktura originalak (ala fotokopia konpultsatuak) eta beste erakundeetatik jasotako laguntzak biltzen dituen erantzukizun-deklarazioa, emate-erabakia jaso eta 3 hilabeteko epean, gehienez.
          • Laguntza-produktu berreskuragarriak erosteko diru-laguntzak emateko eskaerei dagokienez, aurrekoez gain, dagokien ordain-agiria eta itzultzeko konpromisoa.

          Informazio osagarria

          Zer da laguntza produktua:
          Laguntza produktuak –edo “laguntza teknikoak”- ezgaitasuna eta mendetasuna saihesteko, orekatzeko, arintzeko edo desagerrarazteko erabiltzen diren produktuak, tresnak, ekipamenduak eta sistema teknikoak dira.

          Laguntzen tipologia:

          • Mugikortasunerako eta garraioak erabiltzeko laguntzak.
          • Irisgarritasunerako eta eraikuntzarako laguntzak.
          • Babes eta zaintza pertsonalerako laguntzak.
          • Etxebizitzetako higigarri eta egokitzapenetarako laguntzak.
          • Komunikazio, informazio eta seinaleztapenerako laguntzak.

          Laguntza zehatzak:

          • Babes eta zaintza pertsonalerako eta mugikortasunerako laguntzak (adibideak):
            • Ohe artikulatuak, eskaren kontrako koltxoiak …
            • Gurpil-aulki motordunak eta aulki bereziak…
            • Ibilgailuak egokitzeko osagarriak…
            • Bainugelako osagarriak: bainuontzirako eserleku birakariak, komunerako altxagarriak, heldulekuak…
            • Igotzeko eta lekualdatzeko gailuak: mugitzeko garabiak eta antzeko tresnak…
          • Etxebizitzaren irisgarritasunerako (adibideak):
            • Etxe barruko oztopoak kentzea: bainuontziaren ordez dutxa jartzea, ateak handitzea, sistema domotikoak jartzea…
            • Etxean sartzeko oztopoak kentzea: atarietan arrapalak eta plataformak, eskailerak igotzeko eta jaisteko tresnak…
          • Komunikaziorako (adibideak):
            • Besteekin komunikatzeko tresnak, hizketa ezagutzeko sistemak, entzuteko protesiak, komunikatzen laguntzeko gailu informatikoak.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoak Begiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)