Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa -ZLPE-

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Mendekotasuna duen pertsonak, eguneko zentro edo egoitza publiko nahiz itundutako batean sartzeko itxaron zerrendan egonik, kontratatuta duen plaza pribatuaren kostuari aurre egiteko helburua du prestazio ekonomiko honek.

NORK ESKA DEZAKE?

Mendekotasun egoeran dauden pertsonak: I, II eta III graduak edo mendekotasuna baloratzeko baremoan (MBB) 25 puntutik 100 puntura.

Baldintzak

  • Mendeko pertsona bezala baloratuta egotea, edozein delarik gradua.
  • Espainiako nazionalitatea izatea edo legezko egoitza Espainian izatea (adingabeak izan ezik).
  • Gutxienez 5 urtez, Espainian edo Europar Batasunean legez bizi izana; horietatik bi gutxienez eskaera aurkeztu aurreko bi urteak izan beharko dute (salbuespenak daude).
  • Gipuzkoan erroldatuta egotea eta bizi izatea.
  • Kontratu bidez egiaztatzea plaza pribatuan egoitza zerbitzua edo eguneko arreta jasotzen duela.
  • Zerbitzu publikoaren itxaron zerrendan egotea (3 hilabete eguneko arretarako zerbitzurako).

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera normalizatua, eskatzaileak edo erregistro bateratuan haren ordezkari gisa izena emanda dagoenak sinatua.
  • Prestazioa kobratzeko erabiliko duen kontuaren bankuko frogagiria edo libretaren fotokopia (kontuak eskatzailearen izenean egon behar du; adingabeen kasuan soilik, gurasoak izan daitezke titularrak).
  • Errolda agiriak. Espainian edo EBn gutxienez bost urtez erroldatuta egon izana egiaztatu behar da, eta horietatik bi behintzat eskaera aurkeztu aurreko bi urteak izango dira (aditxikikoak ezik). Ez da beharrezkoa Gipuzkoan erroldatuta egondako epealdietako errolda agiriak aurkeztea.
  • Ezkonduak edo izatezko bikoteak: familia liburuaren fotokopia edo Izatezko Bikoteen Erregistroko ziurtagiri.
  • Bananduak eta dibortziatuak: banantze epaiaren fotokopia, eta, halakorik balego, hitzarmen arauemailearena.ç
  • Atzerrian jaiotako pertsonak: Estatuan edo EBn emandako legezko aldien ziurtagiria, atzerritarren bulegoak emana. Legez emandako bost urte egiaztatu behar dira.
  • Azken ekitaldiko errenta aitorpena Gipuzkoatik kanpo egin bada: azken errenta aitorpenaren fotokopia, bizikidetza unitateko kide guztiena.
  • El contrato suscrito por la contratación del servicio privado (servicio residencial o de centro de día).

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Hitzordua hartuta
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30 - 14:30
    943 187100

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan

          PROZEDURAREN EPEA

          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Ez dagokio

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Gipuzkoako Foru Aldundia

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Gizarte Zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK

          Zenbatekoa

          Urteko 12 ordainketa egingo dira. Mendekotasunaren arabera gehienezko zenbatekoak:

          • III Gradu edo 75 puntutik 100 puntura MBBan: 800€ (egoitza) / 500€ (eguneko zentrua)
          • II Gradu edo 50 puntutik 74 puntura MBBan: 800€ (egoitza) / 500€ (eguneko zentrua)
          • I Gradu edo 25 puntutik 49 puntura MBBan: 300€ (egoitza) / 300€ (eguneko zentrua)

          Zenbatekoa zerbitzuaren kostu errealaren arabera zehaztuko da eta gehienez aipatu diren kantitateak ordainduko dira.

          Gehienezko kopurua murriztu daiteke (informazio gehigarria ikusi)

          Ordaintzeko modua

          Mendekotasuna duen pertsonak eskaeran adierazten duen kontuan hila burututa. Eskatzailea aipatutako kontuko titular izan beharko du.

          Informazio osagarria

          Gizarte zerbitzuekin bateragarritasunak

          Prestazio ekonomikoak jasotzea eta, aldi berean, beste gizarte zerbitzu publiko edo itunduren bat ere jasotzea bateragarria edo bateraezina den, ondoren azaltzen da:

          ZERBITZUA PRESTAZIO EKONOMIKOA

          Egoitza arreta iraunkorra Bateraezina

          Etxez Etxeko Laguntza Bateragarria

          Eguneko zentroa Bateragarria

          Arreta okupazionala Bateragarria

          Denboraldirako egonaldiak Bateragarria denboraldi batean

          Teleasistentzia Bateragarria

          Gizarte eta osasun zentroak, psikiatria

          zentroak eta antzekoak Bateragarria denboraldi batean

          Prestazio ekonomikoak eta beste zerbitzu hauetakoren bat aldi berean jasoz gero (eguneko zentroko zerbitzua; arreta okupazionala; etxez etxeko laguntza; aldi baterako egonaldiak; zentro sozio-sanitarioko egonaldiak; psikiatria zentroetako egonaldiak; eta antzekoak), prestazioa eten egingo da edo, bestela, prestazio ekonomikoari kenketa hau egingo zaio:

          • Etxez etxeko laguntza: %20ko kenketa.
          • Eguneko zentroko zerbitzua edo arreta okupazionala: %50eko kenketa.
          • Eguneko zentroko zerbitzua edo arreta okupazionala, gehi etxez etxeko laguntza: %60eko kenketa.

          Aldi baterako egonaldiak; zentro sozio-sanitarioko egonaldiak; psikiatria zentroetako egonaldiak; eta antzekoak: aldi baterako etetea urte naturalean bi hilabete baino gehiagoko egonaldietan.

          Gehienezko prestazioaren murrizketak

          • Lehenengo, prestazioaren zenbatekoa kalkulatzeko hartuko dira kontuan bai eskatzailearen bai elkarbizitza unitateko beste kideen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan aitortutako edo egiaztatuko etekinak. Horrela, %100 jaso daiteke edo %10, %20 edo % 30 gutxitu daiteke.
          • Ondoren, bateragarri/bateraezineko erregimenean ezarritako kenkariak ere aplikatuko dira: Etxez etxeko laguntza (%20ko kenketa) / Eguneko zentroko zerbitzua edo arreta okupazionala (%50eko kenketa) / Eguneko zentroko zerbitzua edo arreta okupazionala, gehi etxez etxeko laguntza (%60eko kenketa).
          • Azkenik, gizarte babeseko sistema publikoan ezarrita dagoen izaera eta xede berdintsuko beste prestazioaren bat jasotzen bada, haren zenbatekoa ere kendu egingo da, bereziki hauek:
          1. Erabateko ezintasun iraunkorreko pentsioaren baliaezintasun handiaren osagarria.
          2. Norberaren kargura 18 urtetik gora eta %75 edo gehiagoko desgaitasuna duen seme-alabengatik ematen den diru kopurua.
          3. Beste norbaiten beharragatik ematen den baliaezintasuneko kotizatu gabeko pentsioaren osagarria.
          4. Beste norbaiten laguntza beharragatik emandako subsidioa minusbaliatuak gizarteratzeari buruzko legekoa.

          Azkenik, prestazioaren zenbatekoak ezingo du inoiz gainditu zerbitzua ordaintzeagatik izandako benetazko kostua.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu «Datuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politika»ren atala begiratu (www.idiazabal.eus)