Gizarte larrialdietarako laguntza ekonomikoak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ekonomia prestazioak dira, gizarte kanporatze egoerak saihesteko beharrezkoak diren ohiko edo ezohiko izaerako gastu espezifikoei aurre egiteko nahikoa ez diren baliabideak dituzten pertsonei zuzendutakoak.

NORK ESKA DEZAKE?

Eskatzaileek bete behar dituzten baldintzak:

  • Udalerrian erroldatuta egon eta egoitza efektiboa bertan izatea, eta gutxienez, eskaera aurkeztu duten data baino 6 hilabete lehenagotik Euskadiko Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egon eta egoitza efektiboa bertan izatea.
  • Bizikidetza-unitatea osatzea, gutxienez, eskaera aurkeztu duten data baino urtebete lehenagotik.
  • 18 urte beteak izatea.
  • Urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako salbuespenetan identifikatzen diren pertsona guztiak.
  • Eskaeraren xede diren gastuei aurre egiteko beharrezko baliabideak ez izatea. Beharrezko baliabideak ez dituela uste izango da urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuaren 13. artikuluan zehaztutako baldintzak betetzen badira.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskatzailearen egoera eta/edo familia egoera egiaztatzeko dokumentuak, eta bizikidetza-unitate independentearen egiaztagiria: NAN, familia-liburua, izatezko bikoteen erregistroa, banantzeari edo dibortziatzeari buruzko epaia…
  • Bizileku eta/edo ostatu egoera egiaztatzeko dokumentuak: alokairu-kontratua, ostatatzea, berralokatzea, bizilekua egoitza batean duela egiaztatzen duen agiria, jabetzaren eskriturak…
  • Egoera ekonomikoa egiaztatzeko dokumentuak (diru-sarrerak eta ondarea): nominak, PFEZren aitorpena, pentsioen egiaztagiria, erakundeen diru-laguntzen egiaztagiria, bankuetako saldo eta mugimenduak, ondasunen egiaztagiria…
  • Diru-laguntza eskaerarekin harremana duten dokumentuak: alokairuko ordainagiriak, hipotekaren ordainagiriak, argiaren gastuak, gasa, ura, zaborra, eskaeraren helburu den larrialdiaren aurrekontuak…
  • Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen dokumentuak.
  • Eskatzaileak egokitzat jotzen dituen beste dokumentu batzuk, eskaera arrazoitze aldera.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Hitzordua hartuta
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30 - 14:30
    943 187100

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez du kosturik

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete (1)
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Gizarte-langilearen txostena/proposamena.
          2. Organo eskudunera helaraztea, ebazpena egin dezan eta interesdunari jakinaraz diezaion.
          3. Ebazpena arlo ekonomikora helaraztea, ordainketa egin dezan.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatea

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Gizarte Zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK

          Erabiltzaileak hala eskatuta, laguntza jaso izanaren egiaztagiria Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) emango zaio.

          Gizarte Larrialdietarako Laguntzen helburua zuritzen duten agiriak HAZen entregatuko dira.

          Informazio gehiago: Eusko Jaurlaritzako Web orria

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoak Begiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)