Egoitza zentroa mendekotasun egoeran dauden adinekoentzat

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Adinduentzako egoitza zentroak ohiko bizileku edo bizileku iraunkorra eta, hala dagokionean, aldi baterako bizilekua izateko zentroak dira, mendekotasun egoeran dauden adinduentzat, pertsona horiek dituzten premiak bere ohiko ingurunean edo bizileku aukera arinagoetan behar bezala asetzerik ez dagoenean laguntza handiagoak behar dituztelako. Zentro horiek arreta integral eta jarraitua eskaini beharko dute, pertsona horien autonomia maila mantentzeko, dituzten muga funtzionalak konpentsatzeko eta behar duten banakako laguntza eskaintzeko. Horretarako prebentzio prestazioak, gaikuntza prestazioak eta laguntza prestazioak garatuko dituzte.

Egoitza zerbitzua emateko zentro modalitateak honakoak izango dira:

Egoitza zentroak.

Etxebizitza lagunduak, hauen artean direla aldaera hauek:

Bizileku balioaniztunak.

Elkarbizitza-unitateak.

Etxe bizitza babestuak.

Talde etxeak.

NORK ESKA DEZAKE?

Mendekotasun egoeran dauden adinekoak.

Baldintzak

  1. Espainiar nazionalitatea edo Europar Batasuneko edozein estatutakoa izatea eta gutxienez bost urtez bizi izana estatuko lurraldean; urte horietatik bik eskaera aurkezten den dataren aurretik hurrenekoak izan behar dute. Europar Batasunekoak ez diren estatuetako hiritarrak direnean eta espainiar nazionalitatea ere ez dutenean, onartua izatea espainiar estatuko egoitza legala, eta legez eta egiaz bost urtez bizi izana bertan; urte horietatik bik eskaera aurkezten den dataren aurretik hurrenekoak izan behar dute. Aurretik egoitza bertan izatearen baldintza betetzetik salbuetsi ahal izango dira EAEn jaiotako pertsonak zein hauen ondorengoak, atzerrian bizi direlarik espainiar nazionalitatea mantentzen dutenak, bere azken administrazio-auzotasuna Gipuzkoako Lurralde Historikoan eduki badute eta itzuli nahi badute.
  2. Eskaera aurkezten den unean Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatuta egotea eta benetan horretan bizi izatea.
  3. Mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat baloratuta egotea, II. edo III. graduaz, 39/2006 Legeak, abenduaren 14koak, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoak ezartzen duen mendekotasun egoeraren baloraziorako baremoa onartzeko otsailaren 11ko 174/2011 Errege Dekretuak edo horren ordezko edo garapenerako araudiak xedatuaren indarrez eta, betiere, zerbitzu bakoitzerako ezartzen diren berariazko baldintzekin bat.
  4. 65 urte izatea, edo eskaera aurkezten den urtean betetzea, edo 60 urte izatea desgaitasuna duten pertsonen kasuan. Baldintza hau betetzetik salbuetsi ahal izango dira, aldeko txosten medikuaren, psikologikoaren eta sozialaren ondotik, mendekotasun egoera aitortu zaien eta dituzten zertzelada pertsonal edo sozialak direla-eta mota horretako zentroetan ematenden arretaren onuradun izan daitezkeen pertsonak.
  5. Baliabidearen egokitasuna zehazten duen orientazio txostena edukitzea, Gipuzkoako Foru Aldundiak horretarako berariaz adierazitako balorazio eta orientazio tresnak egina.
  6. Aparteko kasuetan, laguntzaile gisako eskaera ere egin ahal izango da egoitza zentro batean sartzeko, eskatzaileetako batek betetzen dituenean aipatutako baldintzak, eta besteak ere frogatzen badu ezkontidea, izatezko bikotekidea, edo odolkidetasunezko, ezkontza-ahaidetasunezko edo adopzio bidezko senidea dela, bigarren ahaidetasun mailaraino, eta normalean eskatzailearekin bizi dela; eta, horretaz gain, orientazio txosten batek zehaztu beharko du baliabidea egokia dela.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskatzailearen eta, hala dagokionean, eskatzen den baliabidean sartu ahal izatera begira konputatzen diren familia unitateko beste kideen nortasuna frogatzen duen dokumentu ofizialaren fotokopia.
  2. Hala dagokionean, ordezkaritza legala, borondatezkoa edo izatezko zain tza froga tzen duen dokumentazioa.
  3. Aurretiazko baimen judiziala edo hori eskatu delako frogagiria, ustezko desgaitasuna den kasuetan.
  4. Banantze, dibortzio edo ezkontzaren deuseztasun kasuan, horri dagokion erabakiaren fotokopia, eta izatezko bikotea hautsi den kasuan, dagokion erregistroaren ziurtagiria, bikote horren inskripzioa deuseztatu izana egiazta tze koa.
  5. Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo kokatutako ondasunen titularitatea frogatzen duen dokumentazioa, hala badagokio.
  6. Gainera, 7/2017 Foru Dekretuko 5. artikuluko a) letrako 2., 3. eta 4. paragrafoetan aipatzen diren eskatzaileek aurkeztu egin beharko dute letra horretan jasotako baliozkoetakoren batean daudela frogatzen duen dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Hitzordua hartuta
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30 - 14:30
    943 187100

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Zerbitzu honek kopagoa dauka

          Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa

          PROZEDURAREN EPEA

          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete itxaron-zerrendan onartua izateko. Ez dago sartzeko eperik .
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Ez dagokio

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Gipuzkoako Foru Aldundia

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Gizarte Zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoak Begiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)