Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua asistentzia eta prebentzio zerbitzu bat da, erabiltzaileei ahal bezain luzaro norberaren etxean bizitzen jarraitzeko laguntza ematean datzana; horretarako, etxeko laguntza edo/eta laguntza pertsonala eskaintzen zaie, etxean moldatzeko eta beren komunitatean txertatzeko, bakartzea saihestuz.

NORK ESKA DEZAKE?

Eskatzaileak honako baldintzak bete behar ditu:

  1. Eskaria egiten den datan Idiazabalgo udalerrian erroldatuta egotea, eta hartan erroldatuta jarraitzea. Teknikariek hala proposatuz gero, baldintza hau betetzetik salbuetsita geldituko dira senitartekoen etxeetan txandaka bizi diren pertsonak.
  2. Ondorengo egoeraren batean aurkitzea:
  • Beren kasa moldatzeko zailtasunak direla medio eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak edo/eta jarduera instrumentalak gauzatzeko laguntza behar duten pertsonak.
  • Familiek zaindu ezin dituzten edo behar duten zaintza eta arreta eman ezin dieten adingabeak.
  • Zama astunegia, harreman gatazkatsuak, gizarte egoera egongaitzak edo/eta gaixotasun fisiko edo/eta psikikoen ondoriozko arazoak dituzten familiak edo pertsonak, eguneroko bizitzako jardueretarako laguntza partziala edo erabatekoa behar dutenak.
  • Aldi bateko gaixotasun edo gaixotasun terminal batek jotako pertsonak, gaixotasunaren ondorioz eguneroko bizitzako jardueretarako beste norbaiten laguntza behar dutenak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera
  2. NANaren fotokopia, edo beste edozein nortasun agiri baliokiderena.
  3. Familia liburua, baldin eta bizikidetza unitatean 18 urtetik beherako adingaberik badago.
  4. Mendekotasun edo/eta ezgaitasunen balioespena, baldin eta beste autonomia erkidego batean egina bada eta espedientea oraindik Gipuzkoako Foru Aldundira aldatu gabe badago.
  5. Mediku txostena, gizarte zerbitzuek beharrezkoa dela iritziz gero.
  6. Zaintzaren onuraduna adingabea edo ezgaitasuna duen pertsona bat izanez gero, legez edo izatez, ordezkaritzaren egiaztapena (adingabeak badira: familia liburua, gurasoen eta seme-alaben arteko neurrien edo tutorearen izendapenaren dokumentua; ezgaitasuna duten pertsonak badira: tutorearen izendapenaren ebazpena edo izatezko zaintzailearen dokumentua, ereduari jarraituz egina).
  7. Egoera ekonomikoari buruzko datuak (zerbitzuaren onuradun diren pertsona guztiei dagokien dokumentazioa).
  • Eskaria egin aurreko lau urteei buruzko ondasun higigarrien eta higiezinen zinpeko aitortza.
  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergaren azken aitorpenaren fotokopia, edo, bestela, Ogasunaren ziurtagiria, eskatzaileak aitorpena egiteko derrigortasunik ez duela egiaztatzen duena (ez da agiri hori aurkeztu beharrik izango aitortutako azken ekitaldian Gipuzkoako zergaduna izanez gero).
  • Eskaria egiteko unean edozein kontzepturengatik jasotzen ari diren diru sarreren egiaztagiria: pentsioak eta gizarte aurreikuspeneko prestazio publiko, pribatu nahiz atzerrikoak, nominak, enpresa jardueren etekinak, etab.
  • Kapital higiezinen etekinengatiko diru sarreren ziurtagiria, halako etekinik balego.
  • Banku posizio eguneratuen eta kapital higigarriaren etekinen ziurtagiria.
  • Gipuzkoako lurraldetik kanpoko jabetzen katastro balioaren eta titulartasunaren egiaztagiria.
  • Ezarritako prezioari dagokion hileko ekarpena ordaintzeko erabiliko den banku erakundea eta kontu korrontearen zenbakia.
  • Udaleko gizarte zerbitzuek interesekotzat jotzen duten beste edozein dokumentazio.

Eskatzaileak bere egoera balioesterik nahi ez badu edo modu frogagarrian egiaztatzen ez badu, ulertuko da uko egiten diela itxaron zerrenda –halakorik balego– osatzeko baremoan bere egoera ekonomikoa kontuan hartzeari, baita zerbitzua ordaintzeko eskaintzen diren laguntzei ere. Hala, zerbitzua jasotzeko ezarritako gehieneko tarifa ordaintzera behartuta egongo da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Zerbitzuaren kostua Gipuzkoako Foru Aldundiak, Idiazabalgo Udalak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken hauek ordaindu beharreko diru kopurua beren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da.

          Orduko prezioa honako irizpideei jarraiki zehazten da:

          • Hartzailearen baliabide ekonomikoak, edo, hala badagokio, bizikidetzaunitateko gainerako kideen diru-sarrerak. Haien ekarpenaren muga zerbitzuaren kostu erreala izango da.
          • Zerbitzuaren kostua.
          • Erabiltzaileak zerbitzua zenbat erabiliko duen.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 15 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Txanda eskatu gizarte ongizate sailarekin.

          Txandara etorri agiri guztiekin eta eskaera egin.

          Gizarte Langileak bisita bat egingo du etxera.

          Ebazpena jaso. Aldekoa bada, zerbitzua martxan jarrik

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatea

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Gizarte Zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK

          Zerbitzuan aldaketak egon edo eskatu daitezke (zerbitzua zabaldu edo murriztu)

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Ez dagokio