Desgaitasuna baloratzeko eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Balorazio honetan, pertsonak dituen ezgaitasunak jasotzen dira, eta,hala behar denean, baita gizarteratzeko oztopo diren gizarte-faktore osagarriak ere, besteak beste, familia-giroari eta lan-egoerari dagozkionak, eta hezkuntza eta kulturakoak.

Gradua ehunekotan adierazten da. Desgaitasuna duen pertsona gisa aitortua izateko, ezinbestekoa da desgaitasun gradua %33 edo gehiagokoa izatea.

Azterketa edo berrikuspena egiteko eska liteke.

NORK ESKA DEZAKE?

Betekizunak:

  • Ezgaitasun fisiko, psikiko edo zentzumenezkoren bat edukitzea.
  • Idiazabalgo udalerrian erroldatuta egotea.
  • Nazionalitate espainiarra izatea edo Espainian egoitza legala izatea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Medikuaren txosten estandarizatua.
  • Medikuaren beste edozein txosten osagarri. (espezialistenak)
  • Gizarte Segurantzako zenbakia eta OTI zenbakia
  • NAren fotokopia, edo, horrelakorik izan ezean, eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen beste agiriren baten kopia. Adingabekoa bada, familia-liburuaren agiria.
  • Ezintasun judiziala izanez gero, ezintasunaren ebazpena eta tutorea izendatzearen agiria.
  • Interesatuak berak, eskaera egitera etorri ezin badu, kudeaketak egiteko baimen dokumentua eta pertsona baimenduaren NAren fotokopia
  • .

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Hitzordua hartuta
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30 - 14:30
    943 187100

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 4 hilabete

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Txanda eskatu udaleko harreran edo 943 187100 telefonoan.
          • Txandara etorri agiri guztiekin eta eskaera egin.
          • Diputazioak balorazioa egiten du.
          • Diputazioak ebatsi.
          • Ebazpena jaso ondoren, Ongizate Sailera deitzea gomendatzen da.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Gipuzkoako Foru Aldundia

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Gizarte Zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoak Begiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)