Mendekotasun egoeran dauden adinkoentzat eguneko zentroa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Mendekotasun egoeran dauden adinekoentzako eguneko zentroak arreta integrala eskaintzen die, egunean zehar, ohiko ingurunean beren premiak behar bezala asetzerik ez dutenean, muga fisiko edota psikiko handiak izateagatik eguneroko bizimoduaren jarduerak gauzatzeko.
Horretaz gain, garraio zerbitzua eskaintzen da.
Zerbitzua asteburu eta jaiegunetan ere eskaintzen da.

NORK ESKA DEZAKE?

Idiazabalen erroldatutako pertsonek edo beraien ordezkariak.
Baldintzak:
- Espainiar nazionalitatea edo Europar Batasuneko edozein estatutakoa izatea eta gutxienez 5 urtez bizi izana estatuko lurraldean; urte horietatik 2 eskaera aurkezten den dataren aurretik hurrenekoak izan behar dute.
- Gipuzkoa erroldatuta egotea eta bertan bizi izatea.
- Mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat baloratuta egotea, I, II edo III mailan.
- 65 urte izatea, edo eskaera aurkezten den urtean betetzea, edo 60 urte izatea desgaitasuna duten pertsonen kasuan.
- Baliabidearen egokitasuna jasotzen duen orientazio txostena edukitzea, Gipuzkoako Foru Aldundiak horretarako berariaz adierazitako balorazio eta orientazio tresnak egina.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Interesdunaren NAa.
  • Gizarte Segurantzako eta OTI zenbakia.
  • Ezarritako prezioari dagokion hileko ekarpena ordaintzeko erabiliko den banku erakundea eta kontu korrontearen zenbakia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Hitzordua hartuta
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30 - 14:30
    943 187100

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Zerbitzuaren kostua Foru Aldundiak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken horiek ordaindu beharreko diru kopurua beren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 egun
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Ez dagokio

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Gipuzkoako Foru Aldundia

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Gizarte Zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)