Aldi baterako egonaldiak mendekotasuna duten adinekoentzat eta desgaitsun egoeran daudenentzat

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Prestazio honek bermatzen du mendetasun egoeran dauden adineko pertsonek eta desgaitasuna duten pertsonek behar dituzten zainketak izatea, familiek eta zaintzen dituzten pertsonek atseden har dezaten eta zainketen jarraitasuna zalantzan jar dezakeen edo zainketak birplanteatzea beharrezko egin dezakeen beste edozein egoerari aurre egiteko

NORK ESKA DEZAKE?

Mendetasun egoeran dauden adineko pertsonak eta desgaitasuna duten pertsonak.

Baldintzak

  • Indarrean dagoen araudiaren arabera mendetasun egoeran dagoen adineko pertsona gisa edo desgaitasun egoeran dagoen pertsona gisa aintzat hartua izatea.
  • Gipuzkoan erroldatuta egotea.
  • Aldi baterako, etxean egoteko beharrezkoa den laguntza sarea ez izatea

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskatzailearen eta familia-unitatearen diru-sarreren ziurtagiria.
  • Osasun txosten eguneratua (diagnostikoa eta tratamenduak jasotzen dituena).
  • Gai RAIa, mendetasun-egoeran dauden adinekoen aldi baterako egonaldietarako lekuei dagokiena.
  • Ezgaitasun-egoeran dauden pertsonen aldi baterako egonaldietarako egoitzara bideratutako gizarte-txostena.
  • NA

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Hitzordua hartuta
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30 - 14:30
    943 187100

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Zerbitzuaren kostua Foru Aldundiak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken horiek ordaindu beharreko diru kopurua beren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da.

          Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa (adinekoak).

          Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa (desgaitasuna duten pertsonak).

          PROZEDURAREN EPEA

          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete 1 eskaera Gizarte Politikako Departamentuan jasotzen denetik. 2 hilabete eskaera Udal gizarte zerbitzuetan aurkezten denetik.
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Ez dagokio

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Gipuzkoako Foru Aldundia

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Gizarte Zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoak Begiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)