Mendekotasuna baloratzeko eskaera (MBB eta RAI)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Mendekotasuna: Adina, gaixotasuna edo desgaitasuna dela-eta, pertsona batzuk egoera honetan daude etengabe, eta, autonomia fisikoa edo buru, adimen edota zentzumen aldeko autonomia galtzen dutenez, beste pertsona batzuen arreta edo laguntza garrantzitsua behar dute eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko; adimen- desgaitasuna edo gaixotasun mentala duten pertsonek, gainera, bestelako sostenguak behar dituzte autonomia pertsonala lortzeko.

RAI: Adineko pertsonentzako bizitegi-baliabideak / plazak lortzeko edo horietara bideratzeko gai diren edo ez adieraztea, eta erabiltzailearen profila zehaztea.

NORK ESKA DEZAKE?

Betekizunak:

  • Idiazabalen erroldatuta egotea.
  • Estatuan izatea legezko egoitza, gutxienez 5 urtez, eta horietatik 2, gainera, eskabidea egin aurre-aurrekoak izatea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Medikuaren txosten estandarizatua.
  • Medikuaren beste edozein txosten osagarri.
  • Gizarte Segurantzako zenbakia eta OTI zenbakia.
  • NANaren fotokopia, edo, horrelakorik izan ezean, eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen beste agiriren baten kopia. Adingabekoa bada, familia-libururen fotokopia.
  • Ezintasun judiziala izanez gero, ezintasunaren ebazpena eta tutorea izendatzearen agiria.
  • Interesatuak berak, eskaera egitera etorri ezin badu, kudeaketak egiteko baimen dokumentua eta pertsona baimenduaren NANaren fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Hitzordua hartuta
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30 - 14:30
    943 187100

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Txanda eskatu udaleko harreran edo 943 187100 telefonoan.

          Txandara etorri agiri guztiekin eta eskaera egin.

          Diputazioak balorazioa egiten du.

          Diputazioak ebatsi.

          Ebazpena jaso ondoren, Ongizate Sailera deitzea gomendatzen da.

          RAI-aren kasuan, Aldundiak ez du ebazpenik bidaltzen, Ongizate Sailera deitu hilabete barru.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Gipuzkoako Foru Aldundia

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Gizarte Zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)