Biztanleen errolda: ziurtagiriak eta historikoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Interesdunek honako ziurtagiri hauek jaulgitzea eskatu ahal dute:

1.Errolda-ziurtagiria: norberarena.

2.Inskripzio- edo elkarbizitza-ziurtagiria: etxebizitza batean erroldaturik dauden pertsona guztiena.

3. Historikoa: pertsona batek udal erroldan erregistraturik dituen etxe edo datu aldaketak

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Ziurtagiria interesdunak eskatzen badu: nortasun agiria.

Interesdunaren ordezkariak eskatzen badu: baimena ematen dion inprimakia, eredu normalizatuan, beraren Nortasun Agiria edo haren ordezko beste agiriren bat.

Helbide berean bizi direnen ziurtagiriak eta erregistro-orriak egiteko, haien guztien oniritzia aurkeztu beharko da. Oniritzirik ez izanez gero, bakarrik zehaztuko da zenbat pertsona dauden inskribatuak.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Berehala
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Artxibatzea

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Idazkaritza - HAZ-Herritarren Arreta Zerbitzua

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)