Biztanleen errolda: Bizilekua aldatzea Idiazabalen barruan

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Erroldatuta dagoen pertsona baten helbide aldaketa udal erroldan jasoko da, aldaketa hori Idiazabalgo udalerri barruan gertatzen denean eta erroldan inolako bajarik eman gabe

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Bizileku berria egiaztatzeko tituluak honako hau izan daitezke:

1.Jabetza-titulua (eskritura, salerosketa-kontratua, Erregistroaren oharra, jabetza hori jasota dagoen udal datu-baseetan egiaztatzea...).

2. Etxebizitza ohiko bizileku bezala erabiltzeko alokairu-kontratua, alokairuaren azken ordainagiriarekin batera.

3. Beste pertsona batzuk erroldatuta dauden bizilekuan erroldatuta dagoela ziurtatzen duen agiria:

Herritar batek eskatzen duenean beste pertsona batzuk bizi diren bizileku batean erroldatzea, aurkeztu beharko du bizileku horretan erroldatuta dagoen adin nagusiko batek sinatutako idatzizko baimena. Baimena ematen duenak etxebizitza alokairuan edo jabetzan duela egiaztatzen duen tituluren bat izan behar du haren izenean.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Berehala
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Ez dagokio

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Idazkaritza - HAZ-Herritarren Arreta Zerbitzua

      OHARRAK

      Izapide hau beste bi izapiderekin batera egingo da, haiek ere egin behar direnean: zerga-helbidea aldatzea eta titulartasuna eta/edo helbideratzeak aldatzea

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoak Begiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)