Biztanleen errolda: Baja Idiazabaletik kanpora joateagatik

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Biztanleen udal erroldan baja ematea, Estatuko beste udalerri batera edo atzerrira bizitzera joateagatik.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Idiazabalgo udalerrian baja eman nahi duenak, Estatuko beste udalerri batera bizitzera doalako, ez du eskatu behar Idiazabalgo udaletxean baja ematea; interesdunak alta eman nahi duen udalerrian alta eskatu behar du soilik; azken honek baja bidaliko du Idiazabalgo udaletxera, eta Idiazabalgo Udalak izapidetuko du baja ofizioz.

Espainiako herritar bat atzerrira bizitzera joaten bada, alta eskatu beharko du Matrikula Erregistroan bizilekua izango duen herriko kontsul-bulegoan edo -atalean; handik, Kanpo Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioaren bidez, Estatistikako Institutu Nazionalera bidaliko dute eskaera; han alta emango diote atzerrian bizi diren espainiarren Erroldan, eta baja eskatuko diote Idiazabalgo Udalari, eta Udalak, beste izapiderik gabe, baja emango dio interesdunari. Hala badagokio, idatziz eskatu dezake baja Idiazablgo udaletxean, eta eskaerari erantsi dagokion udalerrian edo kontsulatuan izena eman duela egiaztatzen duen agiria (agirian altaren data agertuko da).



Eskatzaileak atzerriko nazionalitatea badu eta Idiazabalgo udaletxean baja eskatu nahi badu, atzerrira bizitzera doalako, idatziz eskatu beharko du eta eskaerari haren nortasun-agiriaren fotokopia erantsi.

Etxebizitza baten okupazioa egiaztatzen duen titulua duen norbaitek etxebizitzako gainerako biztanleen baja eskatu nahi badu bere kabuz, Biztanleria eta Lurralde Mugaketako Erregelamendua-ren 72. artikuluan xedatutakoaren arabera, Udalari jakinarazi beharko dio pertsona horien zerrenda eta haiekin harremanetan jartzeko modua (telefonoa, helbidea...).

Udalak horiei baja emateko espedientea abiaraziko du bere kabuz; horretarako, etxebizitzan baja eman nahi zaien pertsonekin harremanetan jarriko da, egin beharreko jakinarazpenak egingo ditu, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharreko iragarkiak argitaratuko ditu; eta, hala badagokio, Erroldatze Kontseiluak aldeko txostena egin ondoren, pertsona horiei aipatu etxebizitzan baja emateko izapideak abiaraziko ditu bere kabuz.

Aurreko paragrafoan aipatzen den baja-eskaera bideratu bada, etxebizitzan erroldatutako ezkontideak banandu direlako, banantze-epaiaren kopia aurkeztu beharko da, non jasotzen den eskaera egin duen ezkontideari bakarrik esleitu zaiola etxebizitzaren gozamena

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Berehala
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Eskatzaile batek etxebizitzako gainerako biztanleen baja eskatzen duenean bere kabuz:

      Baja-espedienteak eragiten dienei jakinarazi eta entzunaldia eskaini.

      Jakinarazpena egitea ezinezkoa bada, iragarkia argitaratu udaletxeko ediktuen taulan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean.

      Interesdunak ez badu idatziz adierazten bajarekin ados dagoela, txostena eskatu behar zaio Erroldatze Kontseiluari.

      Erroldatze Kontseiluaren txostena jaso, hala badagokio.

      Ebazpezpena eman.

      Artxibatu.

      Biztanleen erroldan baja eman, Erroldatze Kontseiluaren txostena aldekoa bada.

      Iragarkia argitaratu udaletxeko ediktuen taulan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Idazkaritza - HAZ-Herritarren Arreta Zerbitzua

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)