Biztanleen errolda: Alta beste udalerri batetik etortzeagatik

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Idiazabalgo biztanleen udal erroldan altak, bizilekua aldatzeagatik, Estatuko beste udalerriren batetik zein atzerritik etortzeagatik edo aurretik ez egiteagatik.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

IDENTIFIKATZEKO DOKUMENTAZIOA

Erroldatzen diren guztien NAN, AIZ edo pasaportea, 14 urtetik aurrera derrigorrezkoa dena.

Adingabeak erroldatzeko familia-liburua edo jaiotza-ziurtagiria ordezkaritza egiaztatzeko. Kasu honetan, udal-erroldan inskribatzeko edo datuak aldatzeko, haurraren zaintza duen gurasoak; hori egiaztatzeko dagokion ebazpen judizialaren kopia aurkeztu beharko da. Era berean, tutoretza, familia-harrera, etab. ebazpen judizialaren kopia aurkeztu beharko da.


Adingabe baten inskripzioa edo bizileku aldaketa guraso bakarrak eskatzen duenean, errolda-orria edo datu-orriak betetzeaz gainera, eta familia-liburua ekarri ordezkaritza baliozkotzat jotzeko, bi gurasoen sinadura exijitu behar da.


Salbuespen gisa, bi gurasoen sinadurarik ez badago, erantzukizunpeko adierazpena egin eta sinatu behar du eskaria egin duen gurasoak, eta han agertu behar du haurraren zaintza berak duela, eta legezko gaitasuna baduela inskripzioa edo bizileku aldaketa egiteko udal erroldan, eta ez dagoela Kode Zibileko 103.1.c) eta 158.3c) artikuluetan aipatzen diren kasuetakoren batean sartua.

Adingabea haren zaintza duten gurasoen bizilekua ez denean erroldatzeko, bi gurasoen idatzizko baimena beharko da, edota bietako batena, erantzukizunpeko adierazpenarekin batean, azken honek ez badu behintzat berak bakarrik haurraren zaintza.

- Europar Batasunaren estatuetako eta Europako Esparru Ekonomikoaren Hitzarmeneko estatuetako biztanleak (Norvegia, Islandia, Liechtestein eta Suitza) edota nazioarteko hitzarmen baten bitartez aipatutako estatuetarako aurreikusitako araubide juridikoa dagokien estatuetako herritarrak erroldatzeko:

Batasunaren Herritar Erregistro Ziurtagirian jasota dagoen Atzerritarren Identifikazio Zenbakia, edo hura izan ezean, nortasun agiriaren zenbakia edota jatorrizko herrialdeko agintariek egindako indarreko pasaportearena. Errolda-inskripzioa egiteko, ziurtagiriak interesdunaren argazkia izaten ez duenez, aipatutako ziurtagiriaz gain, nortasuna egiaztatzeko dokumenturen bat erantsi beharko da, hau da, nortasuna egiaztatzen duen dokumentua edo indarreko pasaportea jatorrizko herrialdeko agintariek egindakoa.
.

- Lehenago aipatutako estatuetakoak ez diren herritarrek:

AIZ (atzerritarren identifikazio zenbakia) duen dokumenturen bat aurkeztu behar dute, espainiar agintariek egindakoa eta indarrean dagoena, eta atzerritarren nortasun-txartela eduki ezean, pasaportearen zenbakia idatziz jasoko da.

Identifikaziorako baliozkotzat jo daitezkeen beste dokumentu batzuk, lehenago aipatutakoez gain:

- Lapurtu edo galdutako edozein identifikazio dokumenturen fotokopia, indarrean egon edo iraungia, betiere polizian egindako salaketarekin batera, eta dokumentua berritzeko eskaria, horrek baliozkotasunaren luzapena berekin duela.

Espainiako gidabaimena, han agertzen ez diren derrigorrezko datuak (sexua, herritartasuna eta jaiotza-lekua) beste dokumentu baten bitartez.


BIZILEKUA EGIAZTATZEKO DOKUMENTAZIOA

Titulu hori izan daiteke:

  • Jabetza-titulua (eskritura, salerosketa-kontratua, Erregistro-oharra, jabetza hura jasota dagoen udal datu-basearen egiaztapena, etab.)
  • Ohiko bizilekurako errentamendu-kontratu indarrekoa, azken alokairu ordainagiriarekin batera.


Lehendik erroldatuak dauden bizileku batean erroldatzea:

Herritar batek lehendik erroldatutako pertsonak dauden bizileku batean erroldatzeko eskatzen duenean, etxebizitza okupatzearen dokumentua eskatu beharrean, eskatu beharko zaio bizileku horretan erroldatua dagoen adin nagusiko pertsona baten baimen idatzia aurkezteko. Baimena ematen duenak eduki behar du tituluren bat etxebizitzaren edukitza duela egiaztatzen duena (jabetza, alokairua...) bere izenean.

Ibilgailu eta gidariari buruzko datuak eguneratu nahi izanez gero Trafikoko Zuzendaritza Orokorrean: zirkulazio baimena.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Berehala
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Betekizunik betez gero, alta ukatu izanaren ebazpen arrazoitua egin, eta eskatzaileari jakinarazi.

          Artxibatu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatea

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Idazkaritza - HAZ-Herritarren Arreta Zerbitzua

          OHARRAK

          Jatorrizko udalerrian baja Idiazabalgo Udalak tramitatzen du, udalerri horretan erroldatua dagoelako adierazpena aurkeztu eta sinatu ondoren.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)