Zerga betebeharren zatitzea edo geroratzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zorrak zatikatze edo geroratzeko eskaria, egoera ekonomiko-finantzarioak aldi batean galarazten duenean ordainketa egitea.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok edota ordezkariak, behar den baimenarekin.

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Zorra geroratzeko edo zatikatzeko eskaera
  2. Ordezkapen idatzia (hala badagokio)
  3. Identifikaziorako agiriak:
    • Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.
    • Izapideak hala eskatzen badu edota interesduna ez denak sinatzen badu, ordezkaritza-inprimakia eta NAN, pasaportea, gidabaimena edo baimendutako pertsonaren egoitza-baimena.
  4. Baldin badagokio banku-abala.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Ez du kosturik

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete (1)
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Diruzaintzaren txostena, hala badagokio.
        2. Eskumena duen organoaren ebazpena, hala badagokio.
        3. Jakinarazpena interesdunari, hala badagokio.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatea

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Ogasuna - Dirubilketa

        OHARRAK

        15.000 eurotik gorako zatikatze-eskariak alkateak ebatziko ditu modu diskrezionalean, eta haiek bermatu beharko dira Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko 02/2005 Foru Arauaren 79. artikuluari jarraikiz.

        Bi epe ordaindu gabe igaroz gero, Zerga-bilketako Araudi Orokorrean aurreikusitakoaren arabera jokatuko da. Azken ez-ordaintzetik 2 urteko epean ez da zorraren zatikatze-geroratzerik gehiago emango, non eta ez den kitatu zatikatze-geroratzearen zenbateko osoa.
        Zor zatikatu-geroratu bat izanez gero, ez da besterik emango hura amaitu edo kitatu arte.

        Zor geroratze edo zatikatzeak indarrean den berandutze-interesa sortuko du. Alabaina ez da berandutze-interesa eskatuko borondatezko aldian eskatzen direnean, betiere eskaria osatzen duten zor guztiak epemuga periodikoko zorrak eta jakinarazpen kolektibokoak direnean, eta haien ordainketa osoa haiek sortutako ekitaldian egiten denean.

        Indarreko zerga-ordenantzan aurreikusita ez dauden eskarietarako, ebazteko epea astebetekoa izango da.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoak Begiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)