Hiri lursailen balio gehikuntzaren gaineko zerga likidatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zerga zuzena da eta lursailek izaten duten balio gehikuntza zamatzen du, hura azalera ateratzen denean jabetza eskualdatzean edo beste edozein eskubide eratu edo eskualdatzean lursail haien gaineko jabaria mugaturik.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Interesduna den edozeinek edo ordezkariak behar den bezalako baimenarekin.
  • Jabetza eskualdatzean edo gozamen eskubide errealen eratze edo eskualdatze jabariaren mugatzaile eta irabazteko asmokoak direnean (dohaintza, herentzia...), erosten duenak ordainduko du edo bestela lursaila noren alde eratzen edo eskualdatzen den, harexek.
  • Jabetza eskualdatzean edo gozamen eskubide errealen eratze edo eskualdatze jabariaren mugatzaileetan, kostu bidez (salerosketak...) transmititzen duenak ordainduko du edota eskubide erreala eratu edo transmititzen duenak.
  • Titular bat baino gehiago badago, ordainagiri bat bidaliko zaio bakoitzari, hark jabetzan eta kuotan duen portzentajearen arabera.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Lurren balio gehitzearen zergarako eskrituraren aurkezpenaren frogagiria
  2. Identifikatzeko agiriak:
  • Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Izapidea interesdun ez denak eskatzen edo sinatzen badu, ordezkaritza-inprimakia NAN, pasaporte, gidabaimen edo baimendunaren egoitza-baimenarekin batera.
  • Egindako transmisioa islatzen duen agiri publikoaren jatorrizkoa eta kopia.


Egungo arautegi eta bitarteko telematikoekin, kasu askotan, dokumentuak Ziurtapenerako Notario Agentziaren bitartez.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        02 - Hirilurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko zerga. Zerga tasa
        Karga tasa10 %

        03 - Hobariak.Hirilurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko zerga.
        Lurren eskualdaketetan eta jabaria mugatzen duten gozamen eskubide errealen eskualdaketa edo eraketatan, beti ere kostu gabeko eraketa edo eskualdaketak badira eta ondorengo ahaideen, adoptatuen, ezkontideen, aurreko ahaideen edo adoptatzaileen alde egiten badira heriotza dela eta.50 %

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete (1)
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 4 urte

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Ekarritako dokumentuan adierazitako datuak egiaztatu.
        2. Dagokion likidazioa egin.
        3. Likidazioa interesdunari jakinarazi.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatea

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Ogasuna - Dirubilketa

        OHARRAK

        2013ko urtarrilaren 1etik aurrera, Hipoteka Legearen Aldaketaren ondorioz, zerga hau ordaindu behar duen edozein egintza edo kontratua jasotzen duten dokumentuak Jabetza Erregistroan inskribatzeko, aldez aurretik egiaztatu beharko da eskualdaketaren helburu den lurra kokatuta dagoen Udaletxean autolikidazioa, aitorpena edo jakinarazpena egin izana.
        Aurkezteko epeak
        - Bizien artekoa denean, epea 30 lanegun
        - Heriotza dela-eta denean, sei hileko epea izango da, urtebetera arteko luzatu ahal izango dena, subjektu pasiboak eskatuz gero.

        2017ko otsailaren 16an Konstituzio Auzitegiak emandako epaiak konstituzio-kontrako eta nulutzat jotzen ditu uztailaren 5eko 18/1989 Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 4.1, eta 4.2.a) eta 7.4., soilik balio-gehikuntzarik izan ez duten egoerak tributaziora jartzen direnean .

        Horren ondorioz, zerga hori aldatzen duen martxoaren 26ko 2/2017 FOru Dekretua-Araua onartu zen, besteak beste adierazten duena zergaren zerga-betebehar nagusia sortu dadin beharrezko izango dela lursailen balio-gehikuntza izatea. Hori erabakiko da ondasuna erosi zenean balio eta ondasun bera transmititzean duen balioa alderatuta (eskritura edo dokumentu publikoan jasotako erosketa eta transmisio balioak).

        Kontsideratzen baduzu ez dela lursailen balio-gehikuntzarik izan, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezakezue likidazioa eskatuz eta bidezko dokumentazioa ekarriz

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoak Begiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)