Familia Ugarientzat Hobariak (O.H.Z. / TMIZ)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ondasun Higiezinen gaineko zergan:

Kuota osoaren %50eko hobaria, subjektu pasiboak familia ugarien titularrak direnean eta egoera hori frogatzen duten bitartean.

Ibilgailu gaineko zergan:

Kuota osoaren %75eko hobaria, bost jesarleku edo gehiagoko ibilgailu bakar baterako, titularra familia ugariko kidea denean, eta %90eko hobaria kategoria bereziko famili kausetan.

NORK ESKA DEZAKE?

Emakidarako baldintzak

Ondasun Higiezinen gaineko zergan:

- 150.000 €ko edo gutxiagoko etxebizitzaren balio katastrala:

- Foru Aldundiko Gizartekintza Zerbitzuak igorritako familia ugariaren titulua indarrean.

- Beste ondasun higiezinen batzuren jabea ez izatea

Ibilgailu gaineko zergan:

- Familiaren zerga-oinarriari familiaren kuota zerga-oinarriari familiaren kuota likidoa kenduz ateratzen denak, ezingo ditu ondoko kopuruak gainditu:

Kide kopurua

Gehienezko errenta

3 45.332,75 €

4 47.135,14 €

5 48.579,92 €

6 50.024,71 €

7 51.455,17 €

8 55.600,70 €

9 60.160,76 €

10 65.176,83 €

11 70.694,52 €

- Foru Aldundiko Gizartekintza Zerbitzuak igorritako familia ugariaren tituluaren fotokopia..

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Ondasun Higiezinen gaineko zergan:

- Foru Aldundiko Gizartekintza Zerbitzuak igorritako familia ugariaren titulua indarrean.

- Beste ondasun higiezinen batzuren jabea ez izatearen zinpeko aitorpena (garaje bat, trastero bat eta dagokion kasuan, bere jarduera profesionalaren lokala izan ezik).

- Eskatzailea ordainagiriaren titularra ez denean: Etxearen jabearen zinpeko aitorpena, ordainagaria eskatzaileak ordaindu duela aitortuaz.

Ibilgailu gaineko zergan:

- PFEZ- ren errenta aitorpenaren kopia (Kideek banakako aitorpena egiten badute, bi kideena).

- Ibilgailuaren dokumentazioa fotokopia

- Foru Aldundiko Gizartekintza Zerbitzuak igorritako familia ugariaren tituluaren fotokopia..

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        01 - Hobariak
        Subjektu pasiboak familia ugarien titularrak direnean eta egoera hori frogatzen duten bitartean50 %
        Eguzki energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak instalatuta eta martxan dituzten etxebizitzak.50 %
        “A” kalifikazio energetikoa duten eraikinak50 %
        B” kalifikazio energetikoa duten eraikinak30 %

        01 - Hobariak: 3. artikulua
        1.- Ibilgailu historikoak100 %
        A) Fabrikako homologazioaren arabera, erregai gisa gasa erabiltzen duten ibilgailuak badira eta isurpen kutsagarriak gutxitzeko, bere mota eta modeloarentzat egokiak diren tresna katalizatzaileez hornituak badaude:50 %
        B) Fabrikako homologazioaren arabera, ibilgailu hibridoak badira (elektriko-gasolina, elektriko-diesel edo elektriko-gasa motorrak) eta isurpen kutsagarriak gutxitzeko, bere mota eta modeloarentzat egokiak diren tresna katalizatzaileez hornituak badaude:50 %
        C) Isurpen gabeak edota, motor elektrikoa duten ibilgailuak badira:95 %
        Kategoria orokorreko familia ugaria:75 %
        Kategoria bereziko familia ugaria:90 %

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 15 egun
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Alkatetza-ebazpena eskatutako hobaria aplikatzea baiesten edo ezesten duena.
        2. Ebazpenaren jakinarazpena.
        3. Gipuzkoako Foru Aldundiari jakinaraztea

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatea

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Ogasuna - Dirubilketa

        OHARRAK

        Eskariak aurkezteko epea : Urtarrilean

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu «Datuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politika»ren atala begiratu (www.idiazabal.eus)