Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzetik salbuestea, hobaria edo ez zergapetzea eskatzea.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zerga bakoitzaren araudi berezian ezarritako salbuespena, hobariak edo ez zergapetzeko adierazpenak –erregu-izaerakoak direnak-eskatzea.

  • Nekazaritzako Makineriako Inskripzio Kartila duten traktore, atoi, erdi-atoiak eta makinak, salbuesteko eskaria egina dutenak.
  • Ibilgailu historikoentzat edo 25 urtetik gorako antzinatasuna dutenentzat.
  • Ibilgailu elektriko, eta/edo hibridoentzat, eta kilometroko karbono-dioxidoa (CO2) 100 gramotik behera igortzen duten ibilgailuentzat.
  • Desgaitasuna dela medio, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren salbuespen eskaria honako hauei aplikatuko zaie:

-Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, II. eranskinaren a) letran aipatzen direnak, desgaitasuna duten pertsonen izenean matrikulatuak daudenean.
-14 zaldi fiskaletik beherako ibilgailuak, ezintasuna duten pertsonen izenean matrikulatuak, pertsona horiek bakarrik erabiltzekoak direnean. Salbuespen hau baldintza horiek betetzen diren bitartean aplikatuko da, pertsona ezinduek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.

Salbuetsita daude, baita ere, guraso-ahal, tutoretza edo kuradoretza dela-eta ardurapean minusbaliotasun maila 65ekoa edo handiagoa duen pertsonaren bat duten pertsonen jabetzako ibilgailuak.

Honako hauek hartuko dira desgaitasuna duten pertsonatzat:
1.- Ehuneko 33 edo gehiagoko eta ehuneko 65etik beherako minusbaliotasuna aitortua duten pertsonak, eta mugikortasun murriztuko egoeran daudenak, hau da, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren III. eranskinean adierazitako baremoko A, B edo C letretan deskribatutako egoeretakoren batean edota aipatutako baremoko D, E, F, G edo H letretan 7 puntu edo gehiago lortu dituztenak.
2.- Ehuneko 65eko edo gehiagoko minusbaliotasuna duten pertsonak.
Aurreko a) eta b) letretan aipatutako pertsonak mugikortasun murriztuko A egoeran badaude 1.971/1999 Errege Dekretuak 3. eranskinean jasotzen duen baremoaren arabera, 14 zaldi fiskaleko muga ez zaie aplikatuko, baldin eta ibilgailua gurpil aulkia eramateko egokituta badago.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera orria

Nekazaritzako Makineriako Inskripzio Kartila duten traktore, atoi, erdi-atoi eta makinak salbuesten diren kasuetan.

- Nekazaritzako makineria inskribatzeko kartilaren fotokopia, edo Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuko Nekazaritza Makineriaren Erregistro Ofizialean alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean luzatua.

Ibilgailu historikoentzat edo 25 urtetik gorako antzinatasuna dutenentzat:

- Ibilgailuaren zirkulazio-baimena.

Ibilgailu elektriko, eta/edo hibridoentzat, eta kilometroko karbono-dioxidoa (CO2) 100 gramotik behera igortzen duten ibilgailuentzat.

- Ibilgailuaren zirkulazio-baimena.

- Ibilgailuaren Azterketa Teknikoaren Txartela eta efizientzia energetikoko etiketa, baldin eta ibilgailua energia aurrezteko eta dibertsifikatzeko Institutuak argitaratutako “Errekuntza-kontsumoaren eta CO2 igorpenen gida”n agertzen ez bada (CO2 igorpenengatiko hobarietarako).

Minusbaliotasunagatik salbuetsiz gero:

- Organo eskudunak egindako ziurtagiria, desgaitasuna egiaztatzen duena, eta hala badagokio, mugikortasun murriztuko egoerarena.

- Ibilgailuaren zirkulazio-baimena.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        01 - Hobariak: 3. artikulua
        1.- Ibilgailu historikoak100 %
        A) Fabrikako homologazioaren arabera, erregai gisa gasa erabiltzen duten ibilgailuak badira eta isurpen kutsagarriak gutxitzeko, bere mota eta modeloarentzat egokiak diren tresna katalizatzaileez hornituak badaude:50 %
        B) Fabrikako homologazioaren arabera, ibilgailu hibridoak badira (elektriko-gasolina, elektriko-diesel edo elektriko-gasa motorrak) eta isurpen kutsagarriak gutxitzeko, bere mota eta modeloarentzat egokiak diren tresna katalizatzaileez hornituak badaude:50 %
        C) Isurpen gabeak edota, motor elektrikoa duten ibilgailuak badira:95 %
        Kategoria orokorreko familia ugaria:75 %
        Kategoria bereziko familia ugaria:90 %

        Ez du kosturik.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 15 egun
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Errenta eta Exakzioen arduradunaren txosten teknikoa.
        2. Alkatetza-ebazpena eskatutako hobaria aplikatzea baiesten edo ezesten duena.
        3. Ebazpenaren jakinarazpena.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatea

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Ogasuna - Dirubilketa

        OHARRAK

        • Hobariak eskatu egin behar dira, eta haiek eragina izango dute eskaria egin eta hurrengo zergalditik kontatzen hasita.
        • Motorraren ezaugarriengatik ematen diren hobariak eta karbono dioxidoa 100gr/km baino gutxiago igortzeagatik ematen direnak ez dira aldi berean aplikatzekoak.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)