Informazio publikoa eskuratzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Idiazabalgo Udalaren informazio publikoa eskuratzeko prozedura.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      01.01 - Kopiagailua
      A4 formatuan, zuri-beltzez egindako kopia bakoitzeko (10 kopia baino gehiago egiten direnean)0,25 euro
      DIN A4 formatuan eta kolorez egiten den kopia bakoitzeko0,35 euro
      A3 formatuan eta zuri-beltzez egindako kopia bakoitzeko0,35 euro
      A3 formatuan eta kolorez egiten den kopia bakoitzeko0,60 euro
      Informazioa CD eta pendrivetan ematea10 euro
      Plangintza Orokorrari buruzko informazioa CD eta disketeetan ematea20 euro
      Informazioa ematea pendrive-an15 euro
      Plan Orokorraren informazioa ematea pendrive-an25 euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Hilabete (1)
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete (1)
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.

      Artxiboan dokumentazioa bilatu

      Txosten juridikoa

      Alkatetza Dekretua, erantzuna aurkakoa bada.

      Interesdunari jakinarazpena edo informazioa eman, hala badagokio.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Idazkaritza - HAZ-Herritarren Arreta Zerbitzua

      OHARRAK

      Informazioa eskuratzeko eskubidea mugatu ahal izango da, informazio horrek babestutako datu pertsonalak baditu edota informazio hori eskuratzeak honako hauei kalteren bat eragiten badie:

      Segurtasun nazionala.

      Defentsa.

      Kanpo-harremanak.

      Segurtasun publikoa.

      Zigor-, administrazio- edo diziplina-arloko egintza ez-zilegien prebentzioa, ikerketa eta zigorra.

      Prozesu judizialetako aldeen berdintasuna eta benetako babes judiziala.

      Zaintza, ikuskaritza eta kontroleko funtzio administratiboak.

      Interes ekonomiko eta komertzialak.

      Ekonomia- eta moneta-politika.

      Sekretu profesionala eta jabetza intelektual eta industriala.

      Erabakiak hartzeko prozesuetarako beharrezko konfidentzialtasunaren edo sekretuaren bermea.

      Ingurumenaren babesa

      Eskaerak ez onartzeko arrazoiak

      Egiteko edo argitaratzeko prozesuan dagoen informazioari buruzkoak izatea.

      Laguntzeko edo osatzeko informazioari buruzkoak, hala nola ohar, zirriborro, barruko txosten eta abarretan gordetakoa.

      Zabaltzeko garaian aldez aurretik berriro elaboratzea eskatzen duen informazioari buruzkoak.

      Eskumena nork duen ezaguna ez denean, horren gaineko informaziorik ez duen organo bati bideratutakoak.

      Nabarmen errepikakorrak direnak edo Legearen gardentasun helburuarekin justifikatu ezinezko abusuzko izatera dutenak

      Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeak, hautazko izaeraz eta administrazioarekiko auzien ordenara iritsi aurretik, herritarrek informazio publikoa eskuratzearen arloan jardun-eremu bateko administrazio publikoek ukatzeko emandako berariazko nahiz ustezko ebazpen ororen aurrean jartzen diren erreklamazioak jaso eta ebatziko ditu.

      Publizitate aktiboaren printzipioari jarraiki informazioa dagoeneko eskatzailearen eskura dagoenean, horren berri eman eta informazio hori nola eskura dezakeen jakinaraziko zaio

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoak Begiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)