Kalteen erreklamazioa ondare-erantzukizunagatik

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalari zuzendutako kalte-ordainen erreklamazioa, partikularren ondasunen edo eskubideen gainean eragindako kalteen ondoriozkoa, betiere kalte horiek zerbitzu publikoen funtzionamendu arruntaren edo apartekoaren ondoriozkoak direnean. Kalte-ordaina jasotzeko eskubidetik kanpo geratzen dira halabeharrezko kasuak edo kalteak, partikularrak zuzenbidearen arabera jasan beharrekoak direnean.

NORK ESKA DEZAKE?

Udal Zerbitzu Publikoaren funtzionamenduaren ondorioz, ondasun edo eskubideetan kalte edo lesio bat jasan duten duten pertsona fisiko edo juridikoek. Baita horien ordezkariek ere

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orria eredu normalizatuan . Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN zenbakia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

Lekukoen aitorpena (baldin badaude).

Erreklamazioaren balio ekonomikoa.

Froga baliabideak (argazkiak)

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.

      Dokumentazioa falta bada, dokumentazio osagarria eskatu.

      Tramitera onartu.

      Bidezko txostenak egitea zerbitzuari dagokion arloaren arduradunak

      Instrukzio-egilearen ebazpen proposamena eta entzunaldia

      Alkatetza Dekretua, eskaera baietsi edo ezesteko, eskatutako kopurua gehienez 18.000€ bada, edo espedientea Aholku Batzorde Juridikora bidaltzea onartzeko, kopuru horretatik gorakoa bada.

      Alkatetza Dekretua

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Idazkaritza - Idazkaritza

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoak Begiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)