Txartel elektronikoa txipdunak errefusa edo birziklagarria ez den edukiontzia (grisa) (asteazkenean) irekitzeko behar da.
Organikoa biltzeko edukiontzi marroia irekitzeko giltza behar da.
Bi edukiontzi hauek sarrailak dituzte.
Landa eremuan bizi diren herritarrek hondakinak egoki sailkatuak eta dagokion edukiontzian utzi behar dituzte ondorengo bilketa guneren batean:
Urtsuaran
Etzegarate
Goardia
Arimasagasti
San Ignazio (N-1 azpian)
Eziolaza
Ola-ondo
Benta txiki
Olariaga auzoa
Guardi eta Eziolatza industrialdeetan honako zerbitzu hauek ematen dira:
1. Paper/kartoiaren bilketa
2. Egurraren bilketa
3. Errefusaren bilketa
Organikoa bakarrik biltzen zaie nekazal elikadura-enpresei, aurrez Sasieta Mankomunitateari eskatzen badiote.
Todas las viviendas, actividades económicas y asociaciones deben poseer una tarjeta electrónica
Eskaera orokorra
Doan
Edukiontzi grisaren txartela elektronikoa: Eskatzailearen abisua edo eskaera jaso ondoren, Sasieta Manomunitateko zerbitzu teknikoek txartela programatzen dute eta posta arruntez bidaltzen diote eskatzaileari. Eskatzailea Sasieta Mankomunitateko bulegoetara ere joan daiteke eskaztera eta jasotzera dena batera, 08:30etik 14:00etara, Iturralde-txikikiko industrialdea 3-2. solairua, Salbatore auzoa, 20.200 Beasain
Edukiontzi organikoaren giltza: Eskatzen eta berehala jasotzen da udaletxean.
Sasieta Mankomunitatea
Idazkaritza - HAZ-Herritarren Arreta Zerbitzua
Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)