Izaera pertsonaleko datuak atzikitzeko, zuzentzeko, ezeresteko, aurka egiteko, tratamendua mugatzeko edo datuak transferitzeko eskubideak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Datu pertsonalak babesteko araudiak eragindako pertsonen datuen tratamendu aurrean dituen eskubideak arautzen ditu; hala, zehazten du horien jabe moduan, Idiazabalgo Udalaren aurrean (tratamenduaren arduraduna dena) datuak atzikitzeko, zuzentzeko, ezerezteko (“ahaztu egiteko eskubidea”), datuei aurka egiteko, tratamendua mugatzeko eta datuak transferitzeko eskubideak.

Atzikitzeko eskubidea: eragindako pertsonak informazio hau jasotzeko eskubidea du:

- Tratamenduko helburuak, tratatzen diren datu pertsonaletako kategoriak, eta eman daitezkeen datuen komunikazioak eta horien hartzaileak.

- Posible bada, zure datuen kontserbazio-epeak. Hori posible izan ezean, epe hori zehazteko irizpideak.

- Datuak zuzendu edo ezerezteko eskubidea eskatzea, tratamendua mugatzeko edo horri aurka egiteko.

- Kontroleko Agintaritza aurrean (DBEA) erreklamazioa aurkezteko eskubidea.

- Tratatzen diren datuen kopia jasotzea.

- Datuen nazioarteko transferentzia egiten bada, beharreko diren bermeen informazioa jasotzea.

- Automatizatutako erabakiak daudela (profilak barne), aplikatutako logika, eta tratamendu horren ondorioak.

Zuzentzeko eskubidea: eragindako pertsonak zehatzak ez diren datuak zuzentzeko eta guztiz osatugabe diren datu pertsonalak betetzeko eskubideak ditu; horiek adierazpen osagarri baten bidez egin ahal izango ditu.

Ezerezteko eskubidea (“ahaztu egiteko eskubidea”): eskubide hori erabiliz, eragindako pertsonak datu pertsonalak atzerapenik gabe ezereztea eska dezake, jasotako kasuak ematen badira. Adibidez, datuen legez-kontrako tratamendua, edo tratamendua edo datuen-jasotzea eragin zuen helburua desagertzen denean.

Hala eta guztiz ere, araututako zenbait salbuespeneko kasuetan ezin izango da eskubide hori erabili. Adibidez, adierazpen-askatasunerako eta informaziorako eskubideak gailendu behar direnean.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orria eredu normalizatuan, eskaeraren arrazoiak azalduz.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu

      2.- Txosten juridikoa

      3.- Alkatetza Dekretua

      4.- Jakinarazpena

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Idazkaritza - Idazkaritza

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)