B@kQ pertsona fisikoen identifikazio elektronikorako ziurtagiria da, autentikazioa eta firma ahalbidetzen ditu. B@kQ tarteko segurtasun maila (funtsezkoa) duen ziurtagiria da. Honako hauek osatzen dute:
Erabiltzailearen NANarekin/AIZarekin bat datorren identifikadore batek.
Pasahitz batek.
16 posizio dituen koordenatu-joko batek.
Ziurtagiri kualifikatu batek ere osatzen du B@kQ. Berori gordailu zentralizatu batean igotzen da eta sinatzeko ekintzetarako balio du.
Ziurtagiri kualifikatua denez, IDENTIFIKAZIO PRESENTZIALA behar du. Igorri ondoren aktibatu egin behar da erabilgarri izan dadin.
B@kQ-rekin, euskal administrazioetako hainbat zerbitzutan online kontsultak eta izapideak egin ahal izango dira.
**B@kQ bidez Udaleko Zerbitzu Telematikoetan egin daiteke:
Biztanleen Udal errolda
- Errolda ziurtagiriak eskatu.
- Biztanleen Udal Erroldako datuak kontsultatu.
- Erroldan izandako mugimenduen historikoa ikusi.
Tasak / Zergak
- Egungo edo lehengo tasa eta zergak kontsultatu.
- Eskatzailearen izenean dauden tasa edo zergen errezibo guztiak kontsultatu.
- Ordainduta dauden erreziboen berri jaso.
- Ordaintzeke dauden erreziboak ordaindu.
Isunak
- Isun guztiak eta bakoitzaren xehetasunak ikusi.
- Isuna ordaindu izanaren ziurtagiri bat eskuratu.
- Isunak ordaindu
Sarrera erregistroak
- Hiritarrak Udalari egin nahi dion edozein eskaera erregistratu.
16 urtetik gorakoak
Indarrean dagoen eta jatorrizkoa den fokumentazioa izan behar du.
1. Estatuko hiritarrak: NAN, pasaportea edo gida-baimena.
2. Europar Batasuneko hiritarrak: AIZ edo Europar Batasuneko Hiritarraren Erregistroaren ziurtagiria.
3. Europar Batasunaz kanpoko beste lurraldeetako hiritarrak: Egoitza-txartela
Doan
Idiazabalgo Udalaren HAZ zerbitzuan eskabidea osatu ondoren, posta elektroniko bat bidaliko da. Bertan, koordenatuak eta igortze- eta aktibazio-prozesurako esteka bat aurkituko dira.
Igortze- eta aktibazio-prozesua oso erraza da:
SMS bat bidaltzen da pasahitzarekin. Gogoratzen erraza den beste batengatik ordezkatu beharko da.
Datu pertsonalak egiaztatzen dira eta B@kQ erabiltzeko terminoak eta baldintzak onartzen dira.
Lehen aldiz autentifikazio bat egiten da sinadura-ziurtagiria hodeian igorri ahal izateko.
B@kQ aktibatua geratzen da.
Alkatea
Idazkaritza - HAZ-Herritarren Arreta Zerbitzua
Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)