Eskaera orokorra

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalari edo beste administrazio bati zuzendutako eskaera, idatzi edo komunikazioen harrera-entrega.

Aldez aurretik emandako dokumentuen kontsultak egitea.

Sarrera erregistrorako sarbideko egoitza elektronikoan jasotzen da Idiazabalgo udaletxean has daitezkeen izapideen zerrenda eguneratua.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera orokorra. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

Interesdunek aurkeztutako eskaerek datu hauek izan behar dituzte:

a) Interesdunaren izen-abizenak eta, egoki bada, ordezkariarenak

b) Jakinarazpena zein leku fisikotan egitea nahi duen. Horrez gain, interesdunek beren helbide elektronikoa, telefono mugikorra edo sare sozialetako helbidea eman ahal izango dituzte, Udalak jakinaraz diezaien jakinarazpena bidali duela edo jasotzeko moduan dagoela.

c) Eskaera eragin duten egitate, arrazoi eta eskaerak, argi adierazita

d) Lekua eta data

e) Eskatzailearen sinadura

f) Zein sailera zuzentzen den.

2.- Ireki beharreko prozedura-motaren arabera, gutxieneko agiriak aurkezteko eskatuko da.
Eskaerak, ardurapeko adierazpenak edo komunikazioak egiteko, administrazioarekiko errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko, ordezkaritza egiaztatu beharko da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Berehala
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1.- Dokumentazioa aurrez aurre aurkezten bada: dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.

      2.- Ahal den neurrian jatorrizko dokumentazioa interesatuari itzuli; hala ere, zenbaitetan arauak esaten du aurkeztutako dokumentuak administrazioak gorde behar dituela edo derrigorrezkoa dela objektuak aurkeztea edo dokumentuak aurkeztea digitalizatu ezin den berariazko euskarri batean.
      3.- Eskatzaileari kopia zigilatua eman, egiaztagiri moduan, zein egunetan aurkeztu duen eta hurrenkera-zenbakia jasota.
      4.- Erregistroan utzitako agiriak dagokion sail/azpisailera bideratu.
      5.- Kasu bakoitzean egokiak diren jardunbidearen izapideak

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Ez dagokio

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Idazkaritza - HAZ-Herritarren Arreta Zerbitzua

      OHARRAK

      Administrazioetako organoetan eta posta-bulegoetan ziurtagiri irekiaren bidez aurkezten diren idazkien sarrerako datak eraginak izango ditu, herritarrek epeak betetzeari begira.

      Erregistro arloko gaietako funtzionarioek egiaztatuko dute erregistroan aurrez aurre aurkeztutako dokumentuak jasotzen dituela administrazio-prozedura erkidea arautzen duen legeriak, sektoreko aplikatu beharreko araudiak eta, egoki bada,Idiazabalgo Udalaren izapideen eskuliburuan ezarritako datuak eta dokumentuak.

      Ez badute dena aurkeztu, kopia zigilatuaren atzealdean errekerimendua inprimatuko zaio eskaera sinatu edo bidali duenari, hamar eguneko epean okerra konpon dezan edo aginduzko dokumentuak aurkez ditzan, ohartarazita ez badu hala egiten artxibatuko dela.

      Eskabideak eta gainerako dokumentazioa Idiazabalgo Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dute hauek:

      a) Pertsona juridiko guztiak

      b) Nortasun juridikorik gabeko pertsonak

      c)Profesionalen elkargoko kide izatea beharrezkoa den jardueretan aritzen direnak (finken administratzailea, jabetza-erregistratzailea, notarioa, arkitektoa, etab.).

      d) Udalarekin harremanak bitarteko elektronikoen bidez izatera behartutako interesdunen ordezkariak

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)