Fidantzak eta bermeak itzultzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal honetako Diruzaintzan gordailuturiko bermeak (eskudirutan edo abala) itzultzeko eskaria.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Ordezkapen idatzia (hala badagokio)
  • Fidantza itzultzeko eskaera
  • Identifikatzeko dokumentazioa:

- Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.

- Izapideak hala eskatzen badu edota interesduna ez denak sinatzen badu, ordezkaritza-inprimakia eta NAN, pasaportea, gidabaimena edo baimendutako pertsonaren egoitza-baimena.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Ez du kosterik

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete (1)
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Diruzaintzak astebeteko epea izango du, txostena dagokion atalera iristen den unetik, bermea itzultzeko
        Legezko epea eta isiltasunaren esanahia izapide motaren araberakoak dira. Kontratazioetan, gehienezko legezko epea 2 hilabete dira, berme epe amaitzen denetik

        1. Txosten teknikoa egin itzulketa bidezkoa den adierazita.

        2. Alkateza Dekretua

        3. Interesdunari jakinaraztea. Abala, hala badagokio, komunikazioarekin batera bidaliko da, eta bermea eskudirutan egin bada, zenbatekoa adierazitako kontu korrontean sartuko da.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatea

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Ogasuna - Diruzaintza eta Kontabilitatea

        OHARRAK

        Kontratuen arloan, kontratuaren likidazioa onartu eta berme-epea bukatu ondoren, erantzukizunik agertzen ez bada, eratutako bermea itzuliko da, edo kauzio-abala edo asegurua ezeztatuko da.
        Itzultzeko akordioa bi hilabeteko epean hartuko da eta jakinaraziko zaio interesdunari, berme-epea bukatzen denetik kontatzen hasita.

        Lagungarria da eskaerarekin batera egindako diru-sarreraren frogagiria aurkeztea.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)