Aldamioak, edukiontziak edo bestelako instalakuntzak jartzeko baimena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lizentzia eskuratzea, hesiak, aldamioak, edukiontziak, karga-jasogailuak, plataforma jasotzaileak, garabiak, siloak, eta obretako bestelako elementu lagungarriak bide publikoan jartzeko, horiekin bide publikoaren hegala okupatzeko edo ez.

Aurretiazko obra-lizentzia eskuratu behar izan du.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

-Kokapen-planoa, kartografia ofizialaren gainean egindakoa; horrek instalazioak okupatuko duen azaleraz eta jarriko diren elementuen banaketari buruz aski xehetasun agertuko du. Halaber, beste alderdi hauek irudikatu behar dira planoan: fatxadaren luzera eta espazio libreak, hiri-elementuak (trafiko-seinaleak, zuhaitzak, aulkiak, zutabeak, hiri-altzariak...), eta udal zerbitzuetan sor daitezkeen gorabeherak (ura, saneamendua, gasa...).

-Aldamio, edukiontzi, karga-jasogailu, plataforma jasotzaile, garabi eta siloen kasuan, teknikari gaituak sinatu eta onartutako proiektua.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      01 - Zirkulazioa oztopa dezaketeen instalazio edo elementu
      m˛-ko eta okupazio-eguneko0,63 €
      Kontainer bakoitzeko egunean3,77 €
      Salbuespena: GUARDIGAIN S.A.0 €

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 10 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzea.
      2. Aguazilaren txostena
      3. Alkatetza Dekretua
      4. Tasa kitatzea
      5. Interesdunari jakinaraztea

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Herrizaintza - Herrizaintza

      OHARRAK

      Brau orokor gisa, oinezkoak bertatik pasatzeko gutxienez 2 metroko zabalerak libre geratu behar du, oztoporik gabe.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu «Datuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politika»ren atala begiratu (www.idiazabal.eus)