Faktura elektronikoak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Faktura elektronikoa da idiazabalgo Udalaren hornitzaileek fakturak egiteko modua, faktura edo urtean fakturatu beharreko kopurua 600 eurotik gorakoa bada.

Paperean egindako fakturaren baliokide funtzionala da, zeina baita hornitzaileek eta Idiazabalgo Udalak onartutako ziurtagiri bat duten faktura edo antzeko agiri digitalki sinatuak baliabide elektroniko (fitxategi informatikoak) eta telematikoen bidez (ordenagailu batetik bestera) bidaltzea.

Zein abantaila ditu:

  • KOSTU AURREZPENA: Paperaren beharrik ez, beste horrenbeste inprimagailuen tinta/tonerrarekin, orobat bidalketa gastuekin, fisikoki dokumentu-biltegien premiarik ere ez (armairu, artxibatzaile, biltegi,...), errakuntzen kontrola.
  • DENBORA AURREZPENA: Administrazio prozedura azkarragoak eta eraginkorragoak; erraztasuna informazioa topatzeko eta, halaber, kobratzeko zein erabakiak hartzeko ere; kudeaketa-denbora murritzagoa; fakturazio prozesuetan gertatzen diren errakuntzen kontrola; informazioa denbora errealean lortzea; aplikazioekiko txertaketa erraza: faktura elektronikoan dagoen informazioa enpresaren programa informatikoetan txertatzeko aukera, horrela prozesu asko optimizatuz.
  • SEGURTASUNA: Faltsutzeko aukera minimoa da. Sinadura elektronikoak prozesuari segurtasun handia ematen dio; datuen erabilgarritasuna eta fidagarritasuna hobetzen du; gizakiok dugun huts egiteko aukera minimora ekartzen du, eta berdin informazioa edo dokumentuak galtzeko arriskua.
  • ZERBITZUAREN KALITATEA: Komunikaziorako bide berria irekitzen du hornitzailearen eta udalaren artean; eragiteko eta bidaltzeko denboran hobekuntzak dakartza, eta halaber fakturazioari buruzko kontsultak erabakitzeko orduan; merkataritza elektronikoari bultzada ematen dio; enpresaren irudia hobetzen du, teknologia berriekin bat eginez.

NORK ESKA DEZAKE?

Udalaren hornitzaileek, pertsona fisiko nahiz juridikoak izan.

BETEKIZUNAK:

  • Faktura formatu estandarizatuan egin behar da, "Facturae" esaten zaion formatuan.
  • Faktura horrek sinadura digitala behar du, onartutako sinadura-ziurtagiria duena (esaterako IZENPE).
  • Faktura elektroniko hori baimendutako bitarteko bidez bidali behar da (web zerbitzua edo sarrera puntu orokorretik).

NOLA EGITEN DA FAKTURA ELEKTRONIKOA?

Fakturak "Fakturae" formatuan sortu ahal izateko badaude hainbat aplikazio informatikoak. Adibidez, erkidegoko hiru aldundiek ef4ktur programa garatu dute, doakoa eta erabilkera librekoa. Programa honek ondorengo erraztasunak emango dizkizu:

  1. Zure fakturak "Facturae" formatuan sortzea, hau da, formatu elektronikoan (nahi izanez gero, paperean atera daitezke baita ere).
  2. Zure bezero eta produktuen datu-baseak kudeatzea.
  3. Zure ziurtagiri digitalarekin faktura sinatzea.
  4. Programatik bertatik faktura udalari bidaltzea (edota beste bezeroei).

Esan beharrik ez dago beste edozein aplikazio edo tresna erabili daitekeela, beti ere aipatutako "Facturae" formatua errespetatzen baldin badu.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

Internetez (Derrigorrezkoa: enpresak, profesionalak, elkarteak...):

Faktura elektronikoen sarrera puntua

Udalaren DIR kodea: L01200436

ZENBAT KOSTATZEN DA?

Doan

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: Berehala

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  • Faktura balioztatu
  • Fakturaren onarpena ebatzi (beharrezkoa bada)
  • Ordaindu

NORK ONARTU BEHAR DU?

Alkatea

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Ogasuna - Diruzaintza eta Kontabilitatea

OHARRAK

DATU PERTSONALEN BABESA

Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)