Ikuskizunak eta jolas-jarduerak antolatzeko eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Kirol-, kultur-, turismo- zein beste mota bateko probak eta jarduerak antolatzeko eskaera, espazio publikoa okupatu behar bada.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera orria: Ikuskizuna edo kirol froga baino gutxienez HILABETE BATeko epearekin aurkeztu beharko da eta honako datuak izan beharko ditu

  • Eskatzailearen edo enpresa antolatzailearen datuak
  • Froga edo ikuskizuna zein lekuetatik igaroko den
  • Eguna eta ordua
  • Ekintzaren arriskuak babesten dituen aseguru polizaren kopia bat
  • Beste erakunde eta administrazioer egindako jakinarazpenen eta, kasu bada, erantzunen kopia.
  • Frogaren memoria ondorengo datuekin:
    • Aktibitatearen izena eta kasua bada zenbagarren edizioa den
    • Ekitaldiaren araudia
    • Ibilbidearen krokis zehatza, eguna, perfila, ibilbideko puntu batzuetan izan daitezkeen ordutegiak bai frogaren hasieran dijoaztenak eta bukaerakoak.
    • Antolakuntzaren arduraduna eta bideko segurtasun arduraduna
    • Aurre ikusten den partaideen kide kopurua
    • Frogaren bide seinaleak zein izango diren eta gune arriskutsuetan jarriko diren beste segurtasun neurriak; laguntzaileak egingo dituzten funtzioak ere .

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 10 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 urte
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Txosten teknikoa

      2. Alkatetza Dekretua

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Herrizaintza - Herrizaintza

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)