Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal lizentzia eskuratzea eta Arriskutsu Izan daitezkeen Txakurren udal erregistroan izen emanda egotea behar da.izentzia bost urterako ematen da. Epe horren ondoren berritu egin behar da.

Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak, jarraian adierazten diren egoeratakoren batean sar daitezkeen txakurrak izango dira:

-Ondoan adierazten diren arrazen arten sartzen direnak: Pit Bull Terrierra, Staffordshire Bull Terrierra, American Staffordshire Terrierra, Rottweilerra, Dogo Argentinarra, Fila Brasileiroa, Tosa Inua, Akita Inua

-Zauri larriak eragiteko gai diren ezaugarri morfologikoak izatea. II Eraskina.

-Jarrera erasokorra daukatenak edota pertsona edo beste animalia batzuei eraso egin dietenak.


NORK ESKA DEZAKE?

Idiazabalen erroldatuta dauden 18 urtetik gorakoek, jabeek nahiz paseatzaileek, edo haien ordezkariek. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

3 Eskaera-orria eredu normalizatuan.

Zakur arriskutsua edukitzeko eskaera. NANa, karnet tamainako argazkia, psikoteknikoa, erantzukizun zibilaren gaineko asegurua (gutxienez 120.000 eurokoa)

Arriskutsuak izan daitezkeen animalien Udal Erregistroan izena emateko eskaera: osasun txartela eta animaliaren gorputz osoko argazkia.

Arau hauste larri edo oso larria egiteagatik abenduaren 23ko 50/1999 Legearen 13. artikuluaren 3. atalean aurreikusitako zigorrik jaso ez izanaren ziurtagiriaren eskaera.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      01 - Ingurumeneko zerbitzuak
      Aurretiazko komunikazioa behar duten jarduera sailkatuak kontrolatzeko administrazio jarduerak izapidetzea500 euro
      Jarduera-baimena eta ondoren aurretiko komunikazioa behar dituzten jarduera sailkatuak1200 euro
      Jarduera sailkatuaren lizentzia izapidetzea700 euro
      Lizentzia behar duten jarduera sailkatuak kontrolatzeko administrazio jarduerak izapidetzea500 euro
      Jarduera-lizentziaren titulartasuna aldatzeko aurretiazko jakinarazpena edo jarduera berberaren beste aurretiazko jakinarazpen bat izapidetzea50 %
      Lizentzia eta aurretiazko komunikazioen mamirik gabeko aldaketak izapidetzea50 %
      Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko baimena izapidetzea45 euro
      Bide publikotik txakurra edo besteak kentzea20 euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Hilabete (1)
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.

      Zigor-aurrekariak eskatzeko eskatzaileak emandako baimen sinatua.

      Arau hauste larri edo oso larria egiteagatik abenduaren 23ko 50/1999 Legearen 13. artikuluaren 3. atalean aurreikusitako zigorrik jaso ez izanaren ziurtagiria, Idazkariak emana.

      Alkatetza Dekretua.

      Txartela eta jakinarazpenaren kopia eman.

      Arau hauste larri edo oso larria egiteagatik abenduaren 23ko 50/1999 Legearen 13. artikuluaren 3. atalean aurreikusitako zigorrik jaso ez izanaren ardurapeko aitorpena.

      Tasa likidatu eta kobratu.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Herrizaintza - Herrizaintza

      OHARRAK

      Arriskutsu izan daitekeen txakur baten jabearen eta txakur hori paseatzen dutenen betebeharrak

      1.Adinduna izatea

      2. Jabeak eta txakurra paseatzen duten pertsona guztiek lizentzia izan beharko dute.

      3. Txakur arriskutsu bakarra paseatzea.

      4.Txakurra muturrekoarekin eramatea.

      5. Kate edo uhal sendoarekin lotuta eramatea (luzagarria ez dena, gehienez 2m luze). Arnesak debekatuta daude.

      Zigorrak


      Betebehar horiek ez betetzeak zigorra dakar:

      Larria: 300 – 2400 euro

      Txakurra aske eramatea.

      Txakurra muturrekorik gabe eramatea.

      Txakurra erregistratuta ez izatea.

      Lizentziarik gabe eramatea.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoak Begiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)