Baserri-bideen ohiko erabilera bereziaren baimena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal titulartasuneko edota Udalak asfaltoz, hormigoiz edo beste tratamendu baten bidez zolatutako baserri-bideen denontzako erabilera berezia; horrela, ibilgailu astunek (batez ere lurra, egurra, enbor-zatiak eta beste material batzuk garraia tzeko erabil tzen diren ibilgailuek) pasatzerakoan eragiten duten egoera txarra ekiditeko asmoz.

Bide horiek erabili ahal izateko, aurretik udal-baimena lortu beharko da honako kasuetan:

— Egurra eta enbor-zatiak ateratzea.

— Harrobi-materiala ateratzea.

— Betelanak egiteko, partzelak egokitzeko eta abarretarako 5.000 m³-tik gorako lurra garraia tzea.

— Hondakinak hondakindegietara botatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Baimenak ustiaketen garraiolariek edo jabeak edo udal bide bat erabili beharra daukan kontratistek eskatu beharko dituzte

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

a) Eskatzailearen datuak.

b) Garraiorako erabiliko diren ibilgailuen datuak; besteak beste, matrikula, baimendutako gehieneko masa (BGM), egingo diren bidaien kopurua, eta bidaia bakoi tzean garraiatuko den karga eta erabiliko den bide-zatia zehaztu beharko ditu.

c) Garraiatuko den kargaren bolumena, estereotan edo m³-tan.

d) Garraialdiak zein egunetan hasi eta bukatuko diren.

e) Materiala biltegiratu behar bada, zein tokitan egingo den.

f) Partzelaren izena eta kokapena eta, kasuan kasu,katastro-erreferentzia.

g) Udalak beharrezkotzat jotako beste edozein datu.

3. Eskabidea Udalak emango dion inprimakiaren erdu normalizatuan egingo du eta aurkeztuko da, behar izanez gero, egin beharreko mozketarako dagokion agintariak emandako baimenarekin eta bermea zein fidan tza gorde izanaren egiaztagiriarekin batera.

Eskatzaileak, eskaerarekin eta, hala behar bada, mozketa-baimenarekin batera aurkeztu beharko du bermea edo fidan tza aurkeztu izanaren egiaztagiria. Bermea edo fidantza dirutan edo banku-abalaren bidez ezarri ahal izango da.Fidantzak erantzungo die ezarritako zigorrei, erabilera okerragatik, nahita edo nahi gabe, bidean eragindako kalteei, edota Udalak ezarritako baldin tzak bete gabe erabiltzeagatik eragindako kalteei.

Katastro-partzela bakoitzeko bermea edo fidantzaren zenbatekoa lau mila (4.000 €) eurokoa izango da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      01 - Hirigintzako zerbitzuak
      Hirigintzako idatzizko kontsultak izapidetzea25 euro
      Finkak zatitzeko edo banantzeko espedienteak50 euro
      Aurri egoeraren espedienteak izapidetzea100 euro
      Aurretiazko jakinarazpena behar duten obren ondorengo kontrola-edo ikuskapenaren espedienteak izapidetzea15 euro
      Proiekturik behar ez duten obrak izapidetzea45 euro
      Proiektua behar duten obrak izapidetzea, 20.000 euroko edo gutxiagoko aurrekontua badute150 euro
      Proiektua behar duten obrak izapidetzea, 20.000 baino gehiagoko aurrekontua badute235 euro
      Proiektua behar duten obrak izapidetzea, 50.000 euroko edo gehiagoko aurrekontua badute315 euro
      Erabilera publikoko baso pista eta bideen erabilera berezia emateko baimena eta ondorengo kontrol zerbitzua25 euro
      Eraikinen Azterketa Teknikoaren (EAT) tramitazioa, Guardi Gain SAren edo Udalaren bidez25 euro
      Exekuzio-aginduen espedienteen tramitazioagatik, egin beharrekoak diren obren ordezko exekuziorik gabe150 euro
      Egin beharrekoak diren obren ordezko exekuzioen espedienteen tramitazioagatik200 euro
      Hirigin tza-aurriaren espedienteen tramitazioagatik, egin beharrekoak diren obren ordezko exekuzioarekin350 euro
      Obra-lizen tziekin zerikusirik ez duten jabari publikoaren okupaziorako baimenen tramitazioagatik30 euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Hilabete (1)
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete (1)
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Erabilera hasi aurretik, udal zerbitzu teknikoek ikuskapenak egingo dituzte. Txostenetan, lagungarri gisa, argazkiak, dokumentu planimetrikoak, ikus-entzunezkoak edo beste batzuk sartu ahal izango dira.

      Erabilera behin bukatuta, bideetako egoeraren berri emango dute, aprobetxamenduaren aurretiko eta ondorengo egoerak konparatuz.

      Txosten teknikoa ikusita, bidean konponketarik egin beharko balitz, egin beharreko konponketak egiteko agindua emango da, lanok egiteko epea jakinaraziz.

      Ordaindutako fidantzaren itzulketa eskatzeko Udalari idazki bat bidali beharko zaio, lanak burutu direla eta hala bada, sortutako kalteak adieraziz. Hilabeteko epean, Alkate-udalburuak erabakiko du fidantzaren itzulketa, hala badagokio, edota lizentziaren jabeari jakinaraziko zaio zer konponketa burutu behar duen. Ebazpenak jasotako epean agindutako konponketak burutu ez badira. Udalak, exekuzio subsidiarioan ekingo du.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Herrizaintza - Herrizaintza

      OHARRAK

      1. Erabilera muga hauek errespetatuko ditu:

      — Maitzatik urrira arte: eguraldi lehorra eta zolua hezea eez da egon beharko.

      — Azarotik apirilera arte: eguraldi-baldin tza egokiak egon 1. behar dira.

      2. Lizentziak zuzenean emango dira, kopurua mugatuta ez badago; kasu horretan lehian eman beharko dira: lehia, emateko eskatzailearen ezaugarri pertsonalak kontuan hartu ahal badira; edo, zozketa, baimenaren jasotzaileek betekizun berdinak bete behar badituzte eta esleitzeko irizpiderik ez badago.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)