Salmenta ibiltaria eta okupazio publikoa baimentzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Bide publikoan salmenta-postuak jartzea.

Salmenta ibiltaria da, jarduera hau ohiko moduan edo noizbehinka pertsona fisiko edo juridikoek egiten dutena, establezimendu komertzialetatik kanpo, postu edo instalazio desmuntagarrietan, zein ibilgailuetan.

NORK ESKA DEZAKE?

Salmenta-postuaren titularrak edo haren legezko ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Erantzukizunpeko adierazpena, behar bezala betetako eskari-orriaren bidez. Oro har, okupazioa baino 10 egun lehenago aurkeztu behar da; Euskal Gaztaren Azoka bezalako azoken kasuan edo auzo ezberdinetako jaiak direnean izan ezik, kasu hauetan epea hilabete lehenago izango delarik. Honako xehetasun hauek adierazi behar dira:

  • Eskatzailearen datu pertsonalak.
  • Salgaien deskribapen zehatza.
  • Eskatutako kokalekua.
  • Instalatu beharreko postuaren ezaugarri zehatzak: neurriak eta azalera (m2).
  • Ezarritako baldintzak betetzen direla adieraztea.
  • Baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duten agiriak izatea jarduera hasten denetik aurrera.
  • Baldintza horiek betetzea jarduerak dirauen bitartean.
  • Jarduera ekonomikoen gaineko zergan dagokion atalean altan egotea, eta tarifaren ordainketan egunean egotea, edo salbuetsita egonez gero, zergapekoen erroldan altan egotea.
  • Egunean izatea Gizarte Segurantzari dagozkion kotizazioen ordainketak.
  • Egoitza- eta lan-baimenen arloan ezarritako betebeharrak betetzea, hala badagokio.
  • Salmenta ibiltari edo ez sedentarioaren bidez saltzen diren gaiek dagozkien araudian ezarritako baldintzak betetzea.
  • Elikagaiak salduz gero, elikagaien manipulatzaile txartela izatea; eta, hala badagokio, baita osasun-baimena ere.
  • Jardueraren arriskuak estaltzen dituen erantzukizun zibileko asegurua izatea indarrean.

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan, edo hala badagokio zergapekoen erroldan, altan egotea eta ordainketak egunean izatea egiaztatzeko bi aukera ditu: hark berak egiaztatzea edo Udalari datu horiek egiaztatzeko baimena ematea.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

    Internet bidez:

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        01 - Postuak eta salmenta kaseta ibiltariak

        Ordenantza honetan araututako kuotak urtekoak eta menderaezinak izango dira.

        Postuak eta Salmenta kaseta ibiltariak m²-ko eta eguneko2,40 €
        Ferietako Elkarteak tasa honen salbuespena eduki dezake beti ere dagokion hitzarmena onartuko balitz eta bertan salbuespena justifikatuko balitz merkatuko prezioen azpiko prezioak ezarri direla erabiltzaileentzat.0 €

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 10 egun
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Erantzunkizun-aitorpena onartzen da?: Bai
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Ez dagokio

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatea

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Turismo eta Garapen Ekonomikoa - Turismo eta Garapen Ekonomikoa

        OHARRAK

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)