Idiazabalgo Udalaren onura publikoko 2.043.1 zk. mendian larratzeko baimena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Larratzeko baimenen xedea hau da: ardi, behi, zaldi edo ahuntz espezieetako animalien mantenua, sabeldun animaliak badira, ondorengoekin edo ondorengorik gabe, eta/edo hazteko animaliak badira, haien jabeak Idiazabalgo bizilagunak direnean edota Idiazabalen kokaturiko ustiapen edo nekazaritza-finken jabeak direnean.


Larratzeko eskaerak larratu aurreko urteko urriaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Idiazabalgo Erregistro Orokorrean.

Baimenek urtebeteko iraupena izango dute.

NORK ESKA DEZAKE?

Mendi-larreen aprobetxamendurako baimena eska dezakete pertsona fisiko edo juridikoek, baldin eta bizilagun- eta zerga-betebeharretan egunean badaude.

Artzaintzaren bidez mantendu nahi diren abere guztiek identifikatuta egon behar dute, eta Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta, eta abereen saneamendu eta mugimenduei buruz indarrean dagoen arautegia betetzeaz gainera, bete egin beharko dituzte Gipuzkoako Lurralde Historikoan derrigor bete beharrekoak izan daitezkeen baldintzak eta udal agintariek ezar ditzaketen tokiko baldintzak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera orri orokorra. Eskaeran adierazi beharko da espezie bakoitzeko zenbat abelbururentzat eskatzen den lizentzia.Eskaera orriarekin bateraabere bakoitzaren jabearen eta identitatearen ziurtagiri egiaztagarriak aurkeztu behar dira eta eskatzen diren osasun betebeharrak bete tzen direla ere egiaztatu
  • Ordezkapen idatzia (hala badagokio)

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskaerak, egin beharreko kontsiderazio, erregulazio eta/edomugegetekin batera, Larreak Ustiatzeko Urteko Planean sartueta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi Zuzendaritzara bidali behar dira, onar ditzan.

        Tramite hori bete ondoren, eskaera bakoitzaren behin-behi-neko ebazpena jakinaraziko die Udalak eskatzaileei. Eskaera hori behin betikoa izango da eskatzaileak ezarrita dauden udaltasak, baimendutako abereen kopuruari bakarrik dagozkionak,ordaintzen dituenean.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatea

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Turismo eta Garapen Ekonomikoa - Turismo eta Garapen Ekonomikoa

        OHARRAK

        Erabat debekatua gera tzen da ahuntz eta txerri azienda libreeta inolako kudeaketarik gabe larratzea.

        Behi, ardi eta zaldi aziendek utz dakieke larratzen, umedun edo umerik gabeko abere emeak badira,eta/edo azienda berritzeko abereak. Lehentasuna hauek izango dute, baina «kintzeno» deitzen zaion azienda motak ere onartukodira (beti ere etxeko edo bere baserriko behorren umeak baldin badira).

        Baimenetik kanpo geratzen da, era berean, merkatura doan pasadizoko azienda.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Ez dagokio