Beste pertsona baten izenean eta ordezkaritzan izapideak egiteko baimena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udaletxean izapideak interesdunaren izenean eta ordezkaritzan egiteko beste pertsona bati eman beharreko baimena.
Ordezkaritza borondatezkoa edo legezkoa izan daiteke.
Borondatezko ordezkaritza: interesdunak, jarduteko gaitasuna duenak, ordezkari baten bitartez jardutea erabakitzen duenean. Ordezkaritza egiaztatzea eskatuko da soilik ondorengo izapideak egiteko: beste pertsona baten izenean eskaerak egin, ardurapeko adierazpenak edo komunikazioak aurkeztu, administrazioarekiko errekurtsoak aurkeztu, egintzak bertan behera utzi eta eskubideei uko egin.
Legezko ordezkaritza: legezko ezgaitasun kasuetan edo adin txikikoen ordezkari gisa jarduten denean. Ordezkaritza dokumentuen bidez egiaztatu beharko da

NORK ESKA DEZAKE?

Jarduteko gaitasuna duen pertsonak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Inprimakia baimena emanez.
2.- Baimendutakoaren NAN originala edo ordezko beste nortasun agiriren bat.
3.- Interesdunaren (baimentzen duena) NANaren fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren bat.
4.- Pertsona juridikoak ordezkatuz gero: ordezkaritza hori egiaztatzen duen agiriaren fotokopia (estatutuak, eratzeko eskriturak eta abar).

Eskabidean interesdunak zehaztuko du ordezkapena izapide/espediente bakar baterako edo hainbat izapidetarako/espedientetarako den ala orokorra den.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Berehala
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.


      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Idazkaritza - HAZ-Herritarren Arreta Zerbitzua

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu «Datuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politika»ren atala begiratu (www.idiazabal.eus)