Dominika txabolaren erabilera baimentzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Idiazabal, Segura, Zegama, Asparrena eta San Millango Udalek, Gipuzkoa eta Arabako Partzuergoa osatzen dutenak, Dominika txabolaren erabilera partekatzen dute. Herri bakoitzak mendian kokatzen den txabola hau erabili ahal izango du urtero urtarrila eta abenduaren arteko hamabost eguneko lau denboralditan zehar.

NORK ESKA DEZAKE?

Gipuzkoa eta Arabako Partzuergoa osatzen duten herrietako bizilagunek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Gau bakoitzeko prezioa: 20€

      Fidantza: 100€

      Gipuzkoa eta Arabako Partzuergoari ordaintzen zaio, nahiz eta Udalak kudeatu.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Izen ematea: eskatutako data baino hilabete lehenago. Onarpena: eskatutako data baino bi aste lehenago.
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Ez dagokio

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Ez dagokio

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Ez dagokio

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Turismo eta Garapen Ekonomikoa - Turismo eta Garapen Ekonomikoa

      OHARRAK

      "DOMINIKA TXABOLAKO" ARAUTEGIA

      1. Gau bakoitzeko prezioa: 20€
      2. Fidantza: 100€
      3. Bertan sartzen den taldean, gutxienez Partzuergoko udalerri batean erroldatutako lagun bat egon behar du, hau izango delarik arduraduna.
      4. Gehienez, 8 lagun egon ahal izango dira.
      5. Txabola kanpoan ezingo da akanpatu.
      6. Talde aldaketa dagoen bakoitzean Inazio Urbizu basozainak txabola egoera eta baldintza egokietan utzi den ziurtatuko du. (Tel.: 608 77 11 32)
      7. Udaleko txandak hamabost egunekoak izango dira eta txanda-ordena atxikitako eranskinean ikusi.
      8. Idiazabali egokitutako datetan beste udalerrietako partzuergokideek ere izena eman ahal izango dute, baina zegamarrek izango dute lehentasuna.
      9. Izen-ematea, gutxienez eskatutako data baino hilabete lehenago egin beharko da. Data bererako lehentasun maila bereko erreserba bat baino gehiago baleude, hauen artean zozketa egingo da izen-emate epea amaitzean. Zozketa egin ondoren, erreserba-zerrenda kaleratuko da. Zozketan zorteko izan denak, aste beteko epea izango du fidantza ordaindu eta erreserba formalizatzeko.
      10. Jarritako epean inork erreserbarik egiten ez badu, epea pasata udaletxeara etortzen den lehen interesatuarentzat erreserbatuko da.
      11. Erreserba egin dutenek, bertaraino kotxez joatea baimenduko dien txartel bat eta langako giltza eskuratu ahal izango dute hala nahi izanez gero.
      12. Egonaldiaren ordainketa giltza jasotzean egingo da orduan eskuratu ahal izango dira kotxez pasatzeko baimena eta langako giltza ere.
      13. Txabola gehienez lau lan egunez edo hiru jai egunez alokatu ahal izango da. Dena den, hurrengo egunetarako eskaerarik egongo ez balitz, egonaldia luzatzeko aukera izango litzateke.
      14. Ostirala baino lehen hasitako egonaldiek txabola libre utzi beharko dute ostiraleko eguerdiko 12:00etarako astebururako prest izan dadin.
      15. Fidantza izena ematean ordaindu beharko da. Fidantza honekin ordainduko dira sor litezkeen kalteak, garbitasun gastuak eta erabilitako egurra.
      16. Zaborra (beira, ontziak, organikoa…) herriko edukiontzietara jaitsi beharko da.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Ez dagokio