Taxi lizentzia erosi eta eskualdatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lizentziaren eskualdaketa bidaiarien hiri garraioa taxian egiteko.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdun diren pertsona fisikoek edo haien ordezkariek, betiere betetzen badituzte Turismo-ibilgailuetako bidaiarien herri barruko eta herri arteko garraio publikoaren Legearen Araudia onartzen duen urriaren 15eko 243/2002 Dekretuaren 6. artikuluan ezarritako betekizunak.

Lizentziak honako kasu hauetan bakarrik eskualda daitezke:

a) Titularra hiltzean, ezkontide alargunaren edo oinordeko legitimoen alde. Hamabi hilabeteko epean hildako titularraren herentzian interesdun direnek herentziaren adjudikazioari ekin beharko diote, eta hori agiri bidez egiaztatu Udalean.

Izatezko bikoteek senar-emazteek bezalako tratamendua izango dute, betiere harremana egiaztatzen badute Autonomi Erkidegoko dagokion erregistroak egindako ziurtagiriz edo Udalen batek ziurtatuz gero.

b) Titularra jubilatu delako.

c) Ezkontide alargunak, edo a) paragrafoan aipatzen diren oinordekoek ezin dutenean lizentzia jarduera bakar eta esklusibo gisa ustiatu, lehentasunezko eskubidea izango du nahitaezko edozein oinordekok zirkulazio-baimena izanda.

d) Lanerako desgaitasun edo ezintasun iraunkorragatik.

e) Lizentziaren titulartasunak hamar urtetik gorako antzinatasuna duenean, eskualdaketa egin ahal izango da, eta ezingo da lizentzia berririk lortu udalerri barruan hamar urteko epean Ordenantza honetan ezarritako ezein eratan.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskarian adierazi egin beharko da lizentziaren titular berria zein den.

Eskariari honako agiri hauek erantsi behar zaizkio:

Lizentziari atxikitako ibilgailuaren zirkulazio baimena, zeinekin egingo den zerbitzua. Lizentzia eskatzen den garaian ibilgailuak ezingo du bi urte baino gehiago izan, lehen matrikulaziotik kontatzen hasita, zeinahi herrialdetan egina delarik ere matrikulazioa.

Ibilgailuaren azterketa teknikoaren txartela.

BTP klase edo goragoko gidabaimena.


Eskualdaketa Udalak baimendu behar du, hartarako eskaria jaso ondoren.

Titular berriak agiri hauek aurkeztu behar ditu hamabost eguneko gehieneko epean, lizentziaren eskualdaketa baimentzen duen udal ebazpenaren jakinarazpenetik kontatzen hasita:

Jarduera hasi izanaren zentsu-aitorpena, pertsona fisikoen errentari buruzko zergaren eta balio erantsiari buruzko zergaren eraginetarako.

Alta aitorpena Gizarte Segurantzaren langile autonomoen araubide berezian.

Erantzukizun zibileko aseguruaren poliza, motordun ibilgailuen erabilera eta zirkulaziotik datorrena eta derrigor eduki behar dena, eta erantzukizun zibileko poliza hirugarrengoei egindako kalte-galerak estaltzeko balioko duena.

Lanbidea normal burutzea eragozten duen oztopo fisiko edo psikikorik ez izatearen egiaztagiria.

Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako hiriarteko garraiorako baimena.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        01 - Garraioari buruzko zerbitzu impropioa
        Autotaxi eta gainerako akurako ibilgailuen administrazio-lizentziak eta baimenak ematea110 euro
        Transmisión de licencias y autorizaciones administrativas de autotaxi y otros vehículos de alquiler65 euro

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 15 egun
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Ez dagokio

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatea

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Turismo eta Garapen Ekonomikoa - Turismo eta Garapen Ekonomikoa

        OHARRAK

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu «Datuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politika»ren atala begiratu (www.idiazabal.eus)