Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ikuskapen teknikoa egiteko betebeharra ezartzen diete Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 52. artikuluak eta 117/2018 Dekretuak, uztailaren 24koak, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoari buruzkoak, erabilera nagusia bizitegitarakoa duten, berrogeita hamar urte baino gehiago dituzten eraikinen jabe guztiei. Epea kontatzen da oin berriko obrak edo eraikina guztiz berritzeko obrak amaitu diren datatik hasita. Txosten honek kontserbazio egoera, irisgarritasun unibertsalaren betetze maila eta efizientzia energetikoaren maila zein den egiaztatzeko balio du.

Aplikazio eremutik kanpo daude aurri egoeraren deklarazioaren bat duten eraikinak eta eraikineko instalazio edo elementu batzuen egiaztapena, baldin eta haien azterketa edo ikuskapen teknikoa sektore-araudi espezifiko baten arabera egin behar bada (besteak beste, igogailuak, instalazio elektrikoak, telekomunikazio-instalazioak, berokuntzakoak...).

Aplikazio eremutik kanpo daude jarduera-proiektu batean jasotzen diren eraikin guztiak lizentzia edo aurrekomunikazio baten barnean badaude edo administrazio publikoek finkatutako beste esku hartze bat egin behar baitu ( esaterako, inskribatua egotea Industria Erregistroan, EAEko Nekazaritzako Ustiategien Erregistro Orokorran edo abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorrean edo bestelakoak)

Antolamendutik kanpo dauden eraikinen jabeek ere EIT aurkezteko betebeharra dute.

Idiazabalgo Udalak sartuko du aurkeztutako txostena Eusko Jaurlaritzaren erregistroan,EUSKOREGITE

NORK ESKA DEZAKE?

Erabilera nagusia bizitegitarakoa duten eraikinen jabeek

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Teknikari gaituen ziurtagiria

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      01 - Hirigintzako zerbitzuak
      Hirigintzako idatzizko kontsultak izapidetzea25 euro
      Finkak zatitzeko edo banantzeko espedienteak50 euro
      Aurri egoeraren espedienteak izapidetzea100 euro
      Aurretiazko jakinarazpena behar duten obren ondorengo kontrola-edo ikuskapenaren espedienteak izapidetzea15 euro
      Proiekturik behar ez duten obrak izapidetzea45 euro
      Proiektua behar duten obrak izapidetzea, 20.000 euroko edo gutxiagoko aurrekontua badute150 euro
      Proiektua behar duten obrak izapidetzea, 20.000 baino gehiagoko aurrekontua badute235 euro
      Proiektua behar duten obrak izapidetzea, 50.000 euroko edo gehiagoko aurrekontua badute315 euro
      Erabilera publikoko baso pista eta bideen erabilera berezia emateko baimena eta ondorengo kontrol zerbitzua25 euro
      Eraikinen Azterketa Teknikoaren (EAT) tramitazioa, Guardi Gain SAren edo Udalaren bidez25 euro
      Exekuzio-aginduen espedienteen tramitazioagatik, egin beharrekoak diren obren ordezko exekuziorik gabe150 euro
      Egin beharrekoak diren obren ordezko exekuzioen espedienteen tramitazioagatik200 euro
      Hirigin tza-aurriaren espedienteen tramitazioagatik, egin beharrekoak diren obren ordezko exekuzioarekin350 euro
      Obra-lizen tziekin zerikusirik ez duten jabari publikoaren okupaziorako baimenen tramitazioagatik30 euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Hilabete (1)
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      -Eraikinaren Ikuskaritza Teknikoa eta erregistroan sartzeko eskaera

      -Txosten teknikoa

      -Txosten juridikoa

      -Alkatetza Dekretua

      -EUSKOREGITEn sartzea

      -Jakinarazpena eta tasa kitatzea

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Eusko Jaurlaritza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena - Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena

      OHARRAK

      -Eraikinean egin beharreko lanak egiteko eta konponketen ziurtagiria aurkezteko hirigintzako baimena eskatu beharko da Idiazabalgo udaletxean. EIOZ-ren zerga-tipoa hobarituta dago.

      -EIT-a edo konponketen ziurtagiria 10 urtez behin berritu behar dela, Idiazabalgo udaletxean aurkezten denetik kontatzen hasita.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu «Datuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politika»ren atala begiratu (www.idiazabal.eus)