Gorpuzkiak edo errautsak lurperatzeko edo ateratzeko lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Gorpua ehorzteko edo hobitik atera eta beste nonbaitera eramateko udal baimena eskatu behar da.

Norbait hiltzen denean ehorztetxe batek esku hartzen du eta hura arduratzen da egin beharreko izapideez; medikuaren heriotza-ziurtagiria eta ehorzteko lizentzia eskuratuz udaletxean aurkezteko.

Ehorzteko hainbat aukera daude udalerriko hilerrien arabera:

1. Otezabal hilerrian (Landa Barreiatuak 107-B).

Nitxoan, kolunbarioan edo panteoian. Berritu daitezkeen emakidak dira eta gorpua aldi jakin batean eduki daiteke bertan:

a) 10 urtez: Nitxoen gaineko emakidetan.

b) 25 urtez: 2014ko martxoaren 5an edo hori baino lehenago eman diren kolunbarioen gaineko emakidetan.

c) 10 urtez: 2014ko martxoaren 5 baino beranduago eman diren kolunbarioen gaineko emakidetan.

d) 99 urtez: Panteioetan ehorzteko emakidetan. Ezin da hilobirik betirako eskuratu Lehendik erositako panteoietan baino ezin da ehortzi. Ez dago administrazioaren emakida berririk.

2. Urtsuarango hilerrian (Urtsuaran auzoa 016-B).

Lurpertazen da soilik. Berritu daitekeen emakida da eta gorpua 10 urtetan eduki daiteke bertan.

DEFINIZIOAK

-Hilobia titulartasun publikoko ehorzte-unitatea da, Udalak Otezabal eta Urtsuarango hilerrietan eraikitakoa, hainbat gorpu zein errautsak eta gorpuzkiak ehorzteko balio duena; Udalak pribatuki erabiltzeko eskubidea ematen du, administrazioaren emakida baten bitartez.
- Panteoia titulartasun publikoko ehorzte-unitatea da, baina partikular batek eraikia da eta lizentzian zehaztuko dira obra egiteko baldintzak. Titularrek panteoia garbitzeko, apaintzeko eta modu txukun eta egokian mantetntzeko betebeharra daukate. Hilobien inguruko lurra Udalarena da, beraz, ez da legezkoa landarez edo lauzez aldatzea. Otezabal hilerrian daude.
- Horma-hobia titulartasun publikoko ehorzte-unitatea da, Udalak Otezabal hilerrian eraikitakoa; hainbat solairu duen eraikin baten antzekoa da, eta zenbait gorpu zein errautsak eta gorpuzkiak ehorzteko balio du; Udalak pribatuki erabiltzeko eskubidea ematen du, administrazioaren emakida baten bitartez.
- Kolunbarioa titulartasun publikoko ehorzte-unitatea da, baina errautsak baino ez dira sartzen.


Horma-hobi eta kolunbarioetan ez dago obrarik egiterik. Horien gainean ezer jarriz gero titularra izango da erantzule.

-Ehorzte-eskubidea: horren bidez, titularrak esleitu zaion ehorzketa-unitatea esklusiboki erabil dezake, emakidan zehazten den denboraz, gorpuak, errautsak eta gorpuzkiak ehortzi zein bertatik ateratzeko, haien jatorria edozein delarik. Irekitzeko berariazko baimena behar da.

NORK ESKA DEZAKE?

Ehorzketa-eskubidearen titularrak edo hileta enpresa batek egin behar du eskabidea.

1. Gorpuak edo gorpuzkiak ehortzi edo/eta hobitik atera eta beste nonbaitera eramateko: hileta enpresak

2. Errautsak ehortzi edo/eta hobitik ateratzeko: ehorzketa-eskubidearen titularrak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.Gorpuak edo gorpuzkiak ehortzi edo/eta hobitik atera eta beste nonbaitera eramateko:

a)Ehorzteko eta beste nonbaitera eramateko eskabide orria.

b)Titularraren nortasun agiriaren fotokopia.

c) Hala badagokio, ehorzketa-eskubidearen titularraren baimena.

d) Osasun egiaztagiria.

**Hobitik atera eta beste nonbaitera eramateko, aurrekoez gain, baita:

-Irekitzeko baimena (Hobitik atera eta/edo beste nonbaitera eramatea hilobi komunetik egiten bada, ez da beharrezkoa).

-Hura eguneratu nahi izatera, ehorzketa-eskubidearen jatorrizkoa alea.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      01 - Hilerriak eta hileta zerbitzuak
      Erroldatuta dauden pertsonak Idiazabalgo hilerrian lurperatzeko lizentzia200 euro
      Udalerritik kanpo erroldatuta dauden pertsonen lurperatze- lizentzia254,19 euro
      Panteoi pribatuetan lurperatzeko lizentzia281,04 euro
      Erroldatuta dauden pertsonak Urtsuarango hilerrian lurperatzeko lizentzia120 euro
      Gorpuzkietako nitxoan ehorzteko lizentzia200 euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 5 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Gorpuzkiak dituen panteoia edo nitxoa identifikatu, eta baieztatu erabilgarri dagoela.

      Zerbitzua egitea.

      Tasa kitatzea

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Idazkaritza - HAZ-Herritarren Arreta Zerbitzua

      OHARRAK

      ARAU KOMUNAK

      1. Pertsona fisiko baten izenean emandako hilobiak titularrarentzat eta haren jaraunsleentzat eskuratzen dira, emakidan ezarritako denborarako. Eskuratzen duten pertsonek titulartasunaren aldaketa beraien alde egiaztatu behar dute.

      2. Hilobiak denbora epe mugatu baterako eskuratzen dira. Bakarrik aterako dira gorpuzkiak, eta hezurtegi komunera eraman, ehorzte-eskubidea iraungi ondoren titularrak berreskuratu edo lekuz aldatu nahi izan ez dituenean. Emakidaren epea bukatzean, Udalak berritzeko aukera eskainiko dio titularrari. Emakida berritzen ez bada, eskubidea iraungi egiten da.

      3. Ehorzketa egiteko moduak erlijiosoa eta zibila dira. Idiazabalgo Udalak, Ordenantza bidez, arautu du hileta eta omenaldi zibilak egiteko modua (GAO: 2012/04/24; 77. zk.ia).

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoak Begiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)