Obrak eta hirigintzako jarduketak legeztatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Espediente honen helburua da ezkutuko lanak zein hirigintzako jarduketak (lizentziarik, baimenik edo titulo legitimatzailerik gabe edo horien aurka) legeztatzea

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Legeztatzeko eskaera, eta, hala dagokionean, baita hartarako proiektu tekniko nahikoa ere.

Legeztatzeko proiektuak, bere kasuan, etxe edo eraikin berri baten proiektu teknikoari eska dakizkiokeen agiri guztiak izango ditu bere baitan. Jarduketan lehendik zeuden erresistetzia-elementu batzuk kontserbatzea jasotzen bada, saioak egingo dira elementu horien eusteko ahalmena justifikatzeko.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      01 - Eraikin, instalazio eta obren gaineko zerga. Karga-tasa.
      Etxebizitzetako eta bizitegi-erabilerako eraikinetako obrak: 20.000 eurotik beherako aurrekontuaz3 %
      Etxebizitzetako eta bizitegi-erabilerako eraikinetako obrak 20.000 eurotik gorako aurrekontuaz4,5 %
      Saltokietako obrak4,5 %
      Landako edo landa-aprobetxamendua duten eraikinetako obrak4,5 %
      Eraikin industrialetako obrak5 %
      50 urtetik gorako antzinatasuna duten bizitegi-erabilerako eraikinak birgaitzeko obrak, EAT-tik eratorriak3 %
      Babes publikoko etxebizitzak eraikitzeko obrak3 %
      01 - Hirigintzako zerbitzuak
      Hirigintzako idatzizko kontsultak izapidetzea25 euro
      Finkak zatitzeko edo banantzeko espedienteak50 euro
      Aurri egoeraren espedienteak izapidetzea100 euro
      Aurretiazko jakinarazpena behar duten obren ondorengo kontrola-edo ikuskapenaren espedienteak izapidetzea15 euro
      Proiekturik behar ez duten obrak izapidetzea45 euro
      Proiektua behar duten obrak izapidetzea, 20.000 euroko edo gutxiagoko aurrekontua badute150 euro
      Proiektua behar duten obrak izapidetzea, 20.000 baino gehiagoko aurrekontua badute235 euro
      Proiektua behar duten obrak izapidetzea, 50.000 euroko edo gehiagoko aurrekontua badute315 euro
      Erabilera publikoko baso pista eta bideen erabilera berezia emateko baimena eta ondorengo kontrol zerbitzua25 euro
      Eraikinen Azterketa Teknikoaren (EAT) tramitazioa, Guardi Gain SAren edo Udalaren bidez25 euro
      Exekuzio-aginduen espedienteen tramitazioagatik, egin beharrekoak diren obren ordezko exekuziorik gabe150 euro
      Egin beharrekoak diren obren ordezko exekuzioen espedienteen tramitazioagatik200 euro
      Hirigin tza-aurriaren espedienteen tramitazioagatik, egin beharrekoak diren obren ordezko exekuzioarekin350 euro
      Obra-lizen tziekin zerikusirik ez duten jabari publikoaren okupaziorako baimenen tramitazioagatik30 euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      -Interesdunek euren kabuz hasitako prozeduretan:

      -Txosten teknikoa

      -Txosten juridikoa

      -Legeztatzea ala ez ebazten duen Dekretua

      -Jakinarazpena

      -Zerga-kitapenak

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena - Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena

      OHARRAK

      Udalak, legeztatzeko eskaera aurkeztu eta hiru hilabeteko epean, behin betiko ebazpena emango du, eta ekintza edo jarduketa hori legezta daitekeen ala ez jakinaraziko du.

      – Jarduketa legezta daitekeela adierazten bada, prozedurak eta ezarritako epeak beteko dira, kasu bakoitzean aplikatu beharreko kontrol-lanak egiteko.

      – Jarduera ezin dela legeztatu adierazten bada, edo legeztatzeko eskaera epez kanpo aurkeztu bada, honako hauek egiteko aginduko da, ezarri ahal izango diren zehapenak ere ahaztu gabe:

      a) Etxe, eraikin eta instalazioen obrak eraistea, eta lursaila jatorrizko egoerara leheneratzea, oin berriko obrak direnean. Interesdunak ordaindu beharko du hori.

      b) Erabilerak behin betiko etetea, hala dagokionean.

      c) Bide gabe eraitsitakoa berriro eraikitzea, monumentu modura katalogatu edo deklaratuta edo gune babestu batean kokatuta dauden etxe, eraikin edo instalazioak direnean.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)