Jarduera sailkatuak legeztatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Espediente honen helburua da ezkutuko jarduera sailkatuak legeztatzea, martxan daudenak aurretiaz lizentzia eskuratu gabe edo aurretiako jakinarazpena aurkeztu gabe edo horien aurkakoak.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

A) Jarduera sailkatua legeztatzeko eskaera:

-Teknikari gaituak sinatuta, proiektu teknikoa eta deskribapen-txostena aurkeztu beharko dira. Bertan, jardueraren ezaugarriak, kokatuko den ingurunearen deskribapena, ingurumenean izan ditzakeen eraginak eta erabiltzeko proposatzen diren neurri zuzentzaileak (beren eraginkortasun-maila eta segurtasun-bermea adieraziz) zehaztuko dira.

-Ingurumen-eraginaren ebaluazioa bete behar duten proiektuetan, aurreko atalean aipatutako dokumentazioak ingurumen-eraginaren azterketa edukiko du.

-Lurzoruaren egoerari buruzko adierazpena. Eusko Jaurlaritzaren plantillak,

B)Jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpena

- Memoria bat: jarduera deskribatu behar du eta jarduera horrek ingurumenean, pertsonengan edo haien ondasunetan eragin ditzakeen kalteak gutxitzeko ezarri diren neurriak azaldu.

-Teknikari gaituak emandako ziurtagiria, egiaztatzeko jarduera edota instalazioak bat datozela aurkeztutako proiektuarekin eta dokumentazio teknikoarekin, eta ondo betetzen dituztela ingurumenarekiko betebehar guztiak, baita, bete beharrekoak badira, ingurumen-inpaktuaren adierazpenean jasotakoak ere.

-Lurzoruaren egoerari buruzko adierazpena. Eusko Jaurlaritzaren plantillak.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      01 - Ingurumeneko zerbitzuak
      Aurretiazko komunikazioa behar duten jarduera sailkatuak kontrolatzeko administrazio jarduerak izapidetzea500 euro
      Jarduera-baimena eta ondoren aurretiko komunikazioa behar dituzten jarduera sailkatuak1200 euro
      Jarduera sailkatuaren lizentzia izapidetzea700 euro
      Lizentzia behar duten jarduera sailkatuak kontrolatzeko administrazio jarduerak izapidetzea500 euro
      Jarduera-lizentziaren titulartasuna aldatzeko aurretiazko jakinarazpena edo jarduera berberaren beste aurretiazko jakinarazpen bat izapidetzea50 %
      Lizentzia eta aurretiazko komunikazioen mamirik gabeko aldaketak izapidetzea50 %
      Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko baimena izapidetzea45 euro
      Bide publikotik txakurra edo besteak kentzea20 euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      A) Jarduera sailkatuen lizentziaren espedientean:

      1. Txosten teknikoa, hirigintzako araudia eta orokorra betetzeari buruzkoa

      2. Lizentzia eskaera Gipuzkoako lurralde historikoko Aldizkari Ofizialean jendaurreko erakustaldian jartzea eta inguruko bizilagunei jakinaraztea

      3. Espedientea Eusko Jaurlaritzako Osasun sailera bidaltzea, derrigorrezko txosten loteslea eman dezan

      4. Beste administrazio batzuei txostena egitea eskatzea (hala badagokio)

      5. Alkatetza Dekretu bidez Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailera espedientea igortzea, txostena egin dezaten neurri zuzentzaileekin eskatuz.

      6. Aurreko txostenak behin eginda, udal txosten teknikoa

      7. Lege-txostena

      8. Alkatetza Dekretu bidez jarduera sailkatuaren lizentzia ematea

      9. Interesdunari eta Dirubilketa sailari jakinaraztea

      10. Tasaren zerga-kitapena

      11. Obrak bukatu ostean: Aurkeztu beharko dira lehen erabilpenerako baimenaren eskaera (dagokion fitxak aurreikusitako dokumentazioa aurkeztuz) eta jarduera sailkatuaren aurretiazko komunikazioaren inprimakia (dagokion fitxak aurreikusitako dokumentazioa aurkeztuz)

      B) Aurretiazko jakinarazpena behar duten jardueren espedientean:

      1. Aurretiazko jakinarazpenaren inprimakia aurkeztea

      2. Ikuskapen eta txosten teknikoak

      3. Lege txostena

      4. Egiaztapen/ikuskapen kontrolaren prozedura amaitzeko Alkatetza Dekretua

      5. Eskatzaileari eta Zergabilketaren arloari jakinaraztea

      6. Tasaren zerga-kitapena

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena - Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoak Begiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)