Lurzoru ez urbanizagarrian zatiketa egiteko baimena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lurzoru ez urbanizagarrian edozein egintza segregazio-lizentziaren menpe egongo da, baldin eta egintza horren ondorioa, zuzena zein zeharkakoa, eta lurzoru-mota edozein dela ere, partzelak, finkak edo lursailak lote edo finka berri edo lokabe bi edo gehiagotan zatitzea bada, aldi berean zein hurrenez hurren.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

—Jabetza Erregistroaren egiaztagiria edo ohar sinplea, ukitutako finkaren edo finken jabetzaren inguruabarrak egiaztatzen dituena

—Ukitutako finkaren egungo egoera nahiz proposatutako partzelazioa argi eta garbi erakusten dituen dokumentu grafikoa. Gainjarritako plano bat erantsi beharko da

—Memoria, lurzatien azaleren betekizunak betetzen dituela egiaztatzen duena.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      7.2 - Hirigintzako zerbitzuak
      7.2.1 Hirigintzako idatzizko kontsultak izapidetzea25 euro
      7.2.2 Finkak zatitzeko edo banantzeko espedienteak50 euro
      7.2.3 Aurri egoeraren espedienteak izapidetzea100 euro
      7.2.4 Aurretiazko jakinarazpena behar duten obren ondorengo kontrola-edo ikuskapenaren espedienteak izapidetzea15 euro
      7.2.5.1 Izapidetzeko proiektuaren beharrik ez duten obrak45 euro
      7.2.5.2 Proiektua behar duten obrak, 20.000 euroko edo gutxiagoko aurrekontua badute150 euro
      7.2.5.3 Proiektua behar duten obrak, 20.000 baino gehiagoko aurrekontua badute235 euro
      7.2.5.4 Proiektua behar duten obrak, 50.000 euroko edo gehiagoko aurrekontua badute. Salbuetsita geratuko da: Idiazabalgo Udalaren bitartekoa den Guardi Gain S.A.315 euro
      7.2.5.5 Erabilera publikoko baso pista eta bideen erabilera berezia emateko baimena eta ondorengo kontrol zerbitzua. Kuota(Idiazabalgo Udalak asfaltoz, hormigoiz edo beste tratamendu batez zolatutako baso-bideen eta udal titulartasuneko bideen erabilera berezia egiteko oinarriak arau tzen dituen ordenantza. (2017ko ekainaren 14ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, 113. zk.).25 euro
      7.2.5.6 Eraikinen Azterketa Teknikoaren/EAT tramitazioa25 euro
      Exekuzio-aginduen espedienteen tramitazioagatik, egin beharrekoak diren obren ordezko exekuziorik gabe150 euro
      Egin beharrekoak diren obren ordezko exekuzioen espedienteen tramitazioagatik200 euro
      Hirigin tza-aurriaren espedienteen tramitazioagatik, egin beharrekoak diren obren ordezko exekuzioarekin350 euro
      7.2.5.8 Obra-lizentziekin zerikusirik ez duten jabari publikoaren okupaziorako baimenen tramitazioagatik20 euro
      7.2.5.9 Jabetza nahitaez kentzeko dosierrak izapidetzea, hirugarren batek eskatuta edo onuraduna administrazio publikoa ez bada.300 euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 45 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Hala badagokio, dokumentazioa zuzendu edo zabaltzeko eskaria

      Txosten teknikoa

      Lege-txostena

      Lizentzia ematea Alkatetza Dekretu bidez

      Lizentzia interesdunari eta Kontuhartzailetzari (Diru-bilketa) jakinarazi

      Zerga eta udal tasak likidatzea

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena - Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena

      OHARRAK

      Ez da onartuko hektarea 1 (10.000 m2) baino azalera gutxiagoko finkak sortzen dituzten finken bereizketa edo zatiketarik, baldin eta alboko beste partzela batzuei txertatzen zaizkiela ziurtatzen ez bada. Edonola ere, jatorriko finka ezin izango da 5 hektarea (50.000 m2) baino gutxiagoko azalerarekin gelditu.

      Partzelaziorako lizentziak legez emantzat joko dira, baina horien eraginkortasuna etenda egongo da, dagokion egintza formalizatzeko erabili den agiri publikoa udalean aurkeztu arte. Agiri horrekin batera, egintza baimendu duen lizentzia edo, bestela, lizentziaren lekukotza osoa aurkeztu beharko dira, bai eta, beharrezko denean, partzelazioaren ondoriozko orube, lote, partzela edo finka guztiak edo batzuk zatiezinak direla adierazi ere. Agiria udalean aurkezteko epea hiru hilabetekoa izango da, lizentzia eman denetik kontatuta, baina luzatu egin daiteke, behin bakarrik eta horretarako bidezko arrazoirik badago. Nahikoa da aurreko epea eta, halakorik bada, epearen luzapena igarotzea, lizentzia iraungita geratzeko; eta horrela deklaratuko da, interesdunei entzun ondoren.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)