Betelanak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Urte batetik (1) gora luzatzen diren 500.000 m³ baino edukiera handiagoko lurrarekin eta arrokekin egindako betelanek eta, orobat, haiek aldatzeko edo handitzeko lanek tokiko udalaren jarduera sailkaturako udal-lizentzia beharko dute.

500.000 m³ baino edukiera txikiagoko betelanak egiteko, aldez aurretik, jarduera sailkatua egingo dela jakinarazi behar da.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera
  2. Proiektu tekniko bat aurkeztu behar du, proiektua egin duenaren elkargo profesionalak ikus-onetsia eta 49/2009 Dekretuaren V. eranskinak ezarritako dokumentazioa izango duena, hargatik eragotzi gabe jarduera sailkatuen erregimena ezartzen duen araudian ezartzen dena.
  3. Eusko Jaurlaritzako ur gaietan eta biodibertsitatea babesteko gaietan eskumena duten organoek aldez aurretik emandako nahitaezko txosten lotesleak.
  4. Lurzoruaren egoerari buruzko adierazpena: Hala badagokio, SALBUESPENA:25.art

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      01 - Ingurumeneko zerbitzuak
      Aurretiazko komunikazioa behar duten jarduera sailkatuak kontrolatzeko administrazio jarduerak izapidetzea500 euro
      Jarduera-baimena eta ondoren aurretiko komunikazioa behar dituzten jarduera sailkatuak1200 euro
      Jarduera sailkatuaren lizentzia izapidetzea700 euro
      Lizentzia behar duten jarduera sailkatuak kontrolatzeko administrazio jarduerak izapidetzea500 euro
      Jarduera-lizentziaren titulartasuna aldatzeko aurretiazko jakinarazpena edo jarduera berberaren beste aurretiazko jakinarazpen bat izapidetzea50 %
      Lizentzia eta aurretiazko komunikazioen mamirik gabeko aldaketak izapidetzea50 %
      Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko baimena izapidetzea45 euro
      Bide publikotik txakurra edo besteak kentzea20 euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Zehaztu gabe
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      A) Jaruera sailkatuaren lizentzia behar duten betelanak:

      1. Dokumnetazio osagarria aurkeztea eskatzea, hala badagokio

      2. Txoten teknikoa, hirigintzako eta ingurumeneko araudia betetzeari buruzkoa

      3. Lege txostena

      4. Alkatetza Dekretua

      5. Tasa kitatzea

      B) Aurretiazko jakinarazpena behar duten betelanak:

      1. Aurretiazko jakinarazpenaren inprimakia aurkeztea

      2. Ikuskapen eta txosten teknikoak

      3. Lege txostena

      4. Egiaztapen/ikuskapen kontrolaren prozedura amaitzeko Alkatetza Dekretua

      5. Eskatzaileari eta Zergabilketaren arloari jakinaraztea

      6. Tasaren zerga-kitapena

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena - Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena

      OHARRAK

      Betelanak egiteko ematen dituzten jarduera sailkatuen lizentziak eta, orobat, aldez aurretik jasotzen dituzten jakinarazpenak jakinarazi beharko dizkio Idiazabalgo Udalak ingurumen gaietan eskumena duen Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko sailari, hartara ingurumen-organo horrek bere betebeharra bete eta hondakinen ekoizleen eta kudeatzaileen erregistroan dagokion informazioa sar dezan

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)