Baserriak berriz eraikitzeko lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Honako baldintza hauek guztiak betetzen dituzten eraikinak hartuko dira baserritzat:

a) Eraikin bakanak izatea, eta erabilera nagusia etxebizitza-erabilera izatea.

b) Gutxienez etxebizitza bat izatea, Jabetza Erregistroan xedaturikoaren arabera.

c) Lehen okupazioko lizentzia, edo eraikinak 1950eko urtarrilaren 1aren aurretik bizitegi-okupazioa izan duela era sinesgarrian jasoko duen dokumentu bat izatea.

d) Udalak bere hirigintza-plangintzan edo dagokion udal-ordenantzan ezartzen dituen ezaugarri gehigarriak izatea.

Baserriak berreraikitzeko baimena, soilik, baserritzat jotzeko modua ematen duen egitura eraikia gordetzen dutenean emango da. Eraikinen murruen hondarrak ezin izango dira inoiz ere berreraiki, ez baldin badira jatorrizkoen gailurrera iristen; eta, oro har, jatorrizko higiezinaren oina jakiteko modurik ematen ez duten hondarrak ere ez, eta ezta ere jatorrizko higiezin horren jatorrizko bolumetria jakiteko modurik ematen ez dutenak.

Dena den, lurzoru urbanizaezinean baserriak eta bizitegi-eraikinak berreraikitzeko baimena eman ahal izango da, horiek ustekabeagatik edo halabeharragatik geratu direnean baliaezin, baldin eta hori behar bezala egiaztatzen bada; eta sistema orokorrak ezarri behar zirela-eta jabetza kentzeko prozedura bategatik eraitsi direnean ere bai. Berreraiki nahi duenak udal-administrazioari egin beharko dio eskaera, baliaezin geratzea eragin zuen arrazoia gertatu zenetik kontatzen hasita urtebeteko epearen barruan edo, hala badagokio, ondasunak jabetza kentzeko prozeduraren barruan benetan okupatu zirenetik kontatzen hasita. Jabetza kentzearen kasu horretan, lurzoru urbanizaezinean egin beharreko berreraikitzea babes berezirik ez duen lurzoruan egingo da.

Berreraikitze-obrak errespetatu egin beharko du beti, gehienezko muga gisara, jatorrizko higiezinaren benetako bolumetria konposizioa.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

-Eskabide inprimakia

-Proiektu bisatua, sinadura elektronikoz izenpetutako agiriekin.

-Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen kudeaketaren kostuaren %120eko fidantza

-Eskabidea ordezkari baten bidez egiten bada, ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.

-Erabilgarritzat joten den bestelako dokumentazioa (adierazi agiriak inprimakian horretara bideratutako zuriunean).

-Eraikuntza berriko obren kasuan, hauek ere bai: Kordel botatzearen eskabide orria.

-Aurrekontua: obra unitate desberdinetan bereizita Obren aurrekontu materiala materialak eta lan-eskua sartuko ditu. Aurrekontu horretan, beste kapitulu batean, hondakinak kudeatzeko aurreikusi den kostuaren balorazioa jasoko da. Alturan egingo diren obrentzako, estalduren konponketa, fatxadak, etab., eskudun tekniko batek egindako Oinarrizko Segurtasun eta Osasun Azterketa aurkeztu beharko da.

-Baserria dela egiaztatzen duen dokumentazioa

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      01 - Eraikin, instalazio eta obren gaineko zerga. Karga-tasa.
      Etxebizitzetako eta bizitegi-erabilerako eraikinetako obrak: 20.000 eurotik beherako aurrekontuaz3 %
      Etxebizitzetako eta bizitegi-erabilerako eraikinetako obrak 20.000 eurotik gorako aurrekontuaz4,5 %
      Saltokietako obrak4,5 %
      Landako edo landa-aprobetxamendua duten eraikinetako obrak4,5 %
      Eraikin industrialetako obrak5 %
      50 urtetik gorako antzinatasuna duten bizitegi-erabilerako eraikinak birgaitzeko obrak, EAT-tik eratorriak3 %
      Babes publikoko etxebizitzak eraikitzeko obrak3 %
      01 - Hobariak.Eraikin, Instalazio eta Obren gaineko zerga.
      Eraikuntzak, instalazioak edo obrak interes berezikoak edo udal onurakoak izendatuta daudenean zirkunstantzia sozial, kultural edo historiko-artistikoak izateagatik edo enplegua sustatzeko baliagarriak gertatzeagatik95 %
      Eraikuntza, instalazio edo obretan eguzki energiaren aprobetxamendu termiko edo elektriko ahalbidetzen duten sistemak ezartzen badira95 %
      Eraikuntza, instalazio edo obrak azpiegituretan inbertsio pribatuak sustatzeko planekin lotuta50 %
      Babes publikoko etxebizitzetan egindako eraikuntza, instalazio edo obrak50 %
      Eraikuntza, instalazio edo obrak, persona desgaituen irisgarritasun eta bizitagarritasun baldintzak errazteko90 %
      Idiazabalgo udalerriko baserrietan, eta baita nekazaritza eta abeltzaintzako zein baratzetako ustiapenari lotuta dauden gainerako eraikuntzetan ere, egiten diren eraikuntza- eta instalazio-lanak zein obrak, eta, baita ere, baserri-eraikin berriak nahiz nekazaritza eta abeltzaintzako edo baratzetako ustiapenari lotutako bestelako eraikuntza berriak egiteko lanak50 %
      01 - Hirigintzako zerbitzuak
      Hirigintzako idatzizko kontsultak izapidetzea25 euro
      Finkak zatitzeko edo banantzeko espedienteak50 euro
      Aurri egoeraren espedienteak izapidetzea100 euro
      Aurretiazko jakinarazpena behar duten obren ondorengo kontrola-edo ikuskapenaren espedienteak izapidetzea15 euro
      Proiekturik behar ez duten obrak izapidetzea45 euro
      Proiektua behar duten obrak izapidetzea, 20.000 euroko edo gutxiagoko aurrekontua badute150 euro
      Proiektua behar duten obrak izapidetzea, 20.000 baino gehiagoko aurrekontua badute235 euro
      Proiektua behar duten obrak izapidetzea, 50.000 euroko edo gehiagoko aurrekontua badute315 euro
      Erabilera publikoko baso pista eta bideen erabilera berezia emateko baimena eta ondorengo kontrol zerbitzua25 euro
      Eraikinen Azterketa Teknikoaren (EAT) tramitazioa, Guardi Gain SAren edo Udalaren bidez25 euro
      Exekuzio-aginduen espedienteen tramitazioagatik, egin beharrekoak diren obren ordezko exekuziorik gabe150 euro
      Egin beharrekoak diren obren ordezko exekuzioen espedienteen tramitazioagatik200 euro
      Hirigin tza-aurriaren espedienteen tramitazioagatik, egin beharrekoak diren obren ordezko exekuzioarekin350 euro
      Obra-lizen tziekin zerikusirik ez duten jabari publikoaren okupaziorako baimenen tramitazioagatik30 euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1.Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzeko edo zabaltzeko eskaera.

      2.Txosten teknikoa

      3.Txosten juridikoa.

      4. Proiektua jendaurrean erakusgai edukitzea, gutxienez 20 egunez.

      Berreraikitzea ustekabeagatik, halabeharragatik edo jabetza kentzeko okupazioagatik egin behar bada, bidezko diren txostenak eskatu beharko zaizkie esku hartu duten organismo eta erakundeei edo berreraikitzeko baimena ematea zilegi egiten duten gertaerak eta inguruabarrak ezagutzen dituzten organismo eta erakundeei.

      5. Bere kasuan, txosten teknikoa eta juridikoa

      6.Lizentzia ematea Alkatetza Dekretu bidez

      7.Hala badagokio, interesdunari eta Zerga-bilketa arloari jakinaraztea

      8.Udal zerga eta tasak likidatzea.

      8.Hala badagokio, obren aurreko baldintzak betetzen direla egiaztatzea.

      9. Obrak bukatu ondoren, obra amaierako dokumentazioa (obra handiaren lizentziak eskatzen duenarekin batera) aurkeztea, baita lehen erabilpenerako baimena eta fidantza itzultzeko eskaerak ere

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena - Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)