Lurzoru ez urbanizagarrian eraikuntza-lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lurzoru ez urbanizagarrian etxebizitza eta eraikuntzak egiteko lizentzia-eskaera.

Edozein obra-lizentzia eman aurretik, jarduera sailkatua izapidetu behar da.

NORK ESKA DEZAKE?

Nekazaritza ustialekua Gipuzkoako Ustialekuen Erroldan sartuta dauden titularrek edo ordezkoek

Lurzoru hiritarrezinean herri onurako edo gizarte intereseko eraikuntzak edo instalazioak egiteko baimen eskaeren kasuetan, interesdunak edo ordezkoak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1) Obra handiko eraikuntza-proiektua:

a)Proiektu bisatua, sinadura elektronikoz izenpetutako agiriekin.

b)Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen kudeaketaren kostuaren %120eko fidantza

c)Eusko Jaurlaritzaren eraikuntzaren eta etxebizitzen estatistikaren galdetegia osatuta. Galdetegirako esteka

d)Erabilgarritzat jotzen den bestelako dokumentazioa (adierazi agiriak inprimakian horretara bideratutako zuriunean).

e)Eraikuntza berriko obren kasuan, hauek ere bai: Kordel botatzearen eskabide orria.

f)Aurrekontua: obra unitate desberdinetan bereizita Obren aurrekontu materiala materialak eta lan-eskua sartuko ditu. Aurrekontu horretan, beste kapitulu batean, hondakinak kudeatzeko aurreikusi den kostuaren balorazioa jasoko da. Alturan egingo diren obrentzako, estalduren konponketa, fatxadak, etab., eskudun tekniko batek egindako Oinarrizko Segurtasun eta Osasun Azterketa aurkeztu beharko da.

2) Lurzoru hiritarrezinean nekazaritza ustiapenei lotuta dauden eraikuntzen dokumentazio zehatza:

a) Nekazaritza ustialekua Gipuzkoako Ustialekuen Erroldan sartua dagoela dioen agiria.

b) Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantzako Erregimen Berezian sartua dagoela dioen Foru Ogasunaren ziurtagiria, edo nekazaritza enpresari gisa egindako errolda inskripzioa.

c) Nekazaritza ustialekuaren bideragarritasun eta lotura azterketa, erakutsiz ustialekuaren etekin ekonomikoen bidez titularrak lanbidearteko gutxieneko soldataren pareko edo goragoko irabaziak lortu ahal izango dituela eta familia eskulana, gutxienez, urteko lan unitate batekoa izango dela.Lurzoru hiritarrezinean lehendik dauden nekazaritza ustiapenei lotutako etxebizitzak eta eraikuntzak egiteko baimenak eskatzen dituztenek, dagokion eraikuntza proiektuaz gain, proiektatutako eraikin berrien bideragarritasunaren eta premien azterketa aurkeztu beharko dute.

d) Nekazaritza jarduerarako gaitasun egiaztagiria, nekazaritza alorreko titulazioa edo trebakuntza ikastaroetako ziurtagiriak aurkeztuz edota urtetako esperientzia frogatuz

3) Lurzoru hiritarrezinean herri onurako edo gizarte intereseko eraikuntzen berariazko dokumentazioa:Interesatuak Udalari egindako eskaera, aipatutako legedian aurreikusitako alderdiak adieraziz eta, zehazki, eraikuntza edo instalazioak herri onurakoak edo gizarte interesekoak eta landa ingurunean kokatu beharrekoak direla frogatuz

4) Baratzezaintza edo abelazkuntzako ustiakuntza ekonomiko bati lotutako oin berriko etxebizitza eraikitzeko berariazko dokumentazioa:

Eskatzaileak baimena eskatu beharko dio aurretiaz Gipuzkoako Foru Aldundiko nekazaritza-sailari, gutxienez honako hauek egiaztatuta:

a) Ustiakuntzak gutxieneko eskakizunak betetzen dituela modu autonomoan ekonomikoki bideragarria izateko.

b) Eskatzailea gizarte-segurantzan dagokion araubide berezian kidetuta dagoela gutxienez eskaera egin baino urtebete lehenagotik.

c) Aurkeztutako azkeneko errenta-aitorpenean, eskatzaileak diru-sarrera arrunten % 50 baino gehiago baratzezaintzako edo abelazkuntzako ustegiategitik lortu dituela.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      01 - Eraikin, instalazio eta obren gaineko zerga. Karga-tasa.
      Etxebizitzetako eta bizitegi-erabilerako eraikinetako obrak: 20.000 eurotik beherako aurrekontuaz3 %
      Etxebizitzetako eta bizitegi-erabilerako eraikinetako obrak 20.000 eurotik gorako aurrekontuaz4,5 %
      Saltokietako obrak4,5 %
      Landako edo landa-aprobetxamendua duten eraikinetako obrak4,5 %
      Eraikin industrialetako obrak5 %
      50 urtetik gorako antzinatasuna duten bizitegi-erabilerako eraikinak birgaitzeko obrak, EAT-tik eratorriak3 %
      Babes publikoko etxebizitzak eraikitzeko obrak3 %
      01 - Hirigintzako zerbitzuak
      Hirigintzako idatzizko kontsultak izapidetzea25 euro
      Finkak zatitzeko edo banantzeko espedienteak50 euro
      Aurri egoeraren espedienteak izapidetzea100 euro
      Aurretiazko jakinarazpena behar duten obren ondorengo kontrola-edo ikuskapenaren espedienteak izapidetzea15 euro
      Proiekturik behar ez duten obrak izapidetzea45 euro
      Proiektua behar duten obrak izapidetzea, 20.000 euroko edo gutxiagoko aurrekontua badute150 euro
      Proiektua behar duten obrak izapidetzea, 20.000 baino gehiagoko aurrekontua badute235 euro
      Proiektua behar duten obrak izapidetzea, 50.000 euroko edo gehiagoko aurrekontua badute315 euro
      Erabilera publikoko baso pista eta bideen erabilera berezia emateko baimena eta ondorengo kontrol zerbitzua25 euro
      Eraikinen Azterketa Teknikoaren (EAT) tramitazioa, Guardi Gain SAren edo Udalaren bidez25 euro
      Exekuzio-aginduen espedienteen tramitazioagatik, egin beharrekoak diren obren ordezko exekuziorik gabe150 euro
      Egin beharrekoak diren obren ordezko exekuzioen espedienteen tramitazioagatik200 euro
      Hirigin tza-aurriaren espedienteen tramitazioagatik, egin beharrekoak diren obren ordezko exekuzioarekin350 euro
      Obra-lizen tziekin zerikusirik ez duten jabari publikoaren okupaziorako baimenen tramitazioagatik30 euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1.Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzeko edo zabaltzeko eskaera.

      2.Dagokien Gipuzkoako Foru Aldundiko sailei txostena egitea eskatzea (1 hilabete)

      3.Txosten teknikoa

      4.Txosten juridikoa.

      5.Lizentzia ematea Alkatetza Dekretu bidez

      6.Hala badagokio, interesdunari eta Zerga-bilketa arloari jakinaraztea

      7.Udal zerga eta tasak likidatzea.

      8.Hala badagokio, obren aurreko baldintzak betetzen direla egiaztatzea.

      9.Hala badagokio, obrak bukatu ondoren, obra amaierako dokumentazioa (obra handiaren lizentziak eskatzen duenarekin batera) aurkeztea, baita lehen erabilpenerako baimena eta fidantza itzultzeko eskaerak ere

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena - Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena

      OHARRAK

      Lurzoru urbanizaezinean bizitegierabilerarako eraikuntza-obrak baimentzen dituzten lizentziek legezko baldintza bat bete behar dute: erabilera hori baratzezaintza edo abelazkuntzako ustiakuntza ekonomikoari edo landa-garapenaren berezko beste erabilera batzuei lotuta mantentzea, gutxienez 25 urteko epean, eta modu jarraitu eta etengabean. Orobat, baratzezaintza edo abelazkuntzako erabileretarako lotuta egotea egiaztatzeko balio duten partzelak, hain zuzen, baimentzen den eraikuntzari lotuta egongo dira hirigintzaren zein erregistroaren aldetik.

      Legezko baldintza hori betetzen ez baldin bada, hirigintzaren aldetik ez-legitimoa izango da bizitegirako erabilera, eta antolamenduz kanpo geratuko da etxea edo eraikina. Gorabehera bat eta bestea jabetzaerregistroan idatziko dira, legez ezarrita dagoen eran eta jabearen kontura.

      Ez betetzea gertatzen denean, udalak adierazi egin behar du horren ondorioz lizentzia iraungita geratzen dela. Deklarazioa egin aurretik, baina, iraungitzeak ukitutako titularrari entzungo zaio, eta ez du kalte- ordainerako eskubiderik izango.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoak Begiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)