Jarduera sailkatuaren aurretiazko komunikazioa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Jarduera-sustatzailearen jakinarazpena udaletxean aurkeztu behar da, instalazioak hasteko prest daudenean; nolanahi, sektoreko lizentzia edo baimenak ere beharrezkoak baldin badira hasteko, ordurako eskuratuta eduki beharko ditu.

Jakinarazpena eginda dagoenean, jakinarazpena aurkeztu den egunetik bertatik has daiteke gauzatzen jarduera. Jardueraren hasiera hori jardueraren titularren eta ziurtagiria eman duten teknikarien ardurapean egingo da, erabat

Instalazioa prestatzeko beharrezkoa baldin bada obrak egitea, dagokion hirigintza-lizentzia eskuratu ondoren egin beharko dira obra horiek.

Otsailaren 27ko 3/1998 Legearen II. B ERANSKINEAN jasotzen da "Jardueraren aldez aurreko jakinarazpena bete behar duten jarduera eta instalazio sailkatuen zerrenda":

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Aurretiazko komunikazioaren inprimaki normalizatua

- Memoria bat: jarduera deskribatu behar du eta jarduera horrek ingurumenean, pertsonengan edo haien ondasunetan eragin ditzakeen kalteak gutxitzeko ezarri diren neurriak azaldu.

-Teknikari gaituak emandako ziurtagiria, egiaztatzeko jarduera edota instalazioak bat datozela aurkeztutako proiektuarekin eta dokumentazio teknikoarekin, eta ondo betetzen dituztela ingurumenarekiko betebehar guztiak, baita, bete beharrekoak badira, ingurumen-inpaktuaren adierazpenean jasotakoak ere.

-Lurzoruaren egoerari buruzko adierazpena.

.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      01 - Ingurumeneko zerbitzuak
      Aurretiazko komunikazioa behar duten jarduera sailkatuak kontrolatzeko administrazio jarduerak izapidetzea500 euro
      Jarduera-baimena eta ondoren aurretiko komunikazioa behar dituzten jarduera sailkatuak1200 euro
      Jarduera sailkatuaren lizentzia izapidetzea700 euro
      Lizentzia behar duten jarduera sailkatuak kontrolatzeko administrazio jarduerak izapidetzea500 euro
      Jarduera-lizentziaren titulartasuna aldatzeko aurretiazko jakinarazpena edo jarduera berberaren beste aurretiazko jakinarazpen bat izapidetzea50 %
      Lizentzia eta aurretiazko komunikazioen mamirik gabeko aldaketak izapidetzea50 %
      Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko baimena izapidetzea45 euro
      Bide publikotik txakurra edo besteak kentzea20 euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 45 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Aurretiazko jakinarazpenaren inprimakia aurkeztea

      2. Ikuskapen eta txosten teknikoak

      3. Lege txostena

      4. Egiaztapen/ikuskapen kontrolaren prozedura amaitzeko Alkatetza Dekretua

      5. Eskatzaileari eta Zergabilketaren arloari jakinaraztea

      6. Tasaren zerga-kitapena

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena - Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena

      OHARRAK

      Erantzukizunpeko adierazpen batean edo komunikazio batean jasotzen den datu edo informazioren bat zehaztasunik gabea edo faltsua bada edo aurkeztu ez bada, edo administrazio eskudunari ez bazaio aurkezten erantzukizunpeko adierazpena, edo deklaratzen dena betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa, edo komunikazioa, ezinezkoa izango da dena delako eskubidea baliatzen edo jardueran aritzen jarraitzea, egitate horren berri izaten den unetik bertatik aurrera, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.


      Halaber, administrazio publikoak halako zerbait gertatu dela adierazten dueneko ebazpenak xedatu ahal izango du interesduna behartuta dagoela egoera juridikoa leheneratzera eskubidea aitortu edo baliatu edo jarduera hasi aurreko unera, eta ezinezkoa dela xede bereko beste prozedura bat hastea legeak zehaztutako epe batean; hori guztia, aplikatzekoak diren arau sektorialetan ezarritako moduan.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)