Jardueraren titulartasuna aldatzeko aurretiazko jakinarazpena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Jarduera sailkatu baten titulartasunaren aldaketa jakinaraztea

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. Eskualdaketaren jakinarazpen inprimakia bi aldeek (oraingo titularrak eta titular berriak) sinatuta.
Eskualdaketa aldebikoa ez bada, eta beraz, oraingo titularra eta berria ez badaude elkar hartuta, egiaztatu beharko da lokalaren jabetza beste bideren batetik lortu dela ?inter vivos edo mortis causa? eta lizentziaren titularrak ez duela inongo harremanik jarduerarekin (adib.: oinordetza onartzea, dohaintza, jabetza eskritura, kontratua haustea, kaleratzea…).

2. Ordezkaritza egiaztatzeko ahalordea edo eskritura, Sozietateen edo Ondasun Erkidegoen kasuan.

KONTUAN HARTU BEHAR DA:
Eskaera online egitekotan eta egiten duen pertsonaren arabera, honako bi aukera hauek daude:
A. Oraingo titularrak egiten badu, titular berriaren onarpenaren inprimakia aurkeztu beharko du.
B. Titular berriak egiten badu, oraingo titularraren baimenaren inprimakia aurkeztu beharko du.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      01 - Ingurumeneko zerbitzuak
      Aurretiazko komunikazioa behar duten jarduera sailkatuak kontrolatzeko administrazio jarduerak izapidetzea500 euro
      Jarduera-baimena eta ondoren aurretiko komunikazioa behar dituzten jarduera sailkatuak1200 euro
      Jarduera sailkatuaren lizentzia izapidetzea700 euro
      Lizentzia behar duten jarduera sailkatuak kontrolatzeko administrazio jarduerak izapidetzea500 euro
      Jarduera-lizentziaren titulartasuna aldatzeko aurretiazko jakinarazpena edo jarduera berberaren beste aurretiazko jakinarazpen bat izapidetzea50 %
      Lizentzia eta aurretiazko komunikazioen mamirik gabeko aldaketak izapidetzea50 %
      Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko baimena izapidetzea45 euro
      Bide publikotik txakurra edo besteak kentzea20 euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 10 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Jakinarazpena eta dokumentazioa erregistratzea.
      2. Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea.
      3. Egiaztatzeko eta kontrolatzeko txosten teknikoa

      4. Alkatetza Dekretua, eskualdaketa aintzakotzat hartu dela jakinarazteko eta ondorengo kontrol espedientearen amaiera jakinaraztekoa

      5.Tasa kitatzea

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena - Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena

      OHARRAK

      1) Eskualdaketa honekin ezingo da indarrean dagoen jarduera inolaz ere aldatu edo zabaldu.

      2) Eskualdaketak eraginak izango ditu, betiere indarreko araudiaren arabera egiten bada.

      3) Lizentzia 171/19851 Dekretua indarrean sartu aurretik lortu bazen (haren lehen xedapen iragankorraren arabera), lizentziaren titular berriak, jarduera erregularizatzeko, teknikari eskudun batek idatzitako proiektu bat aurkeztu beharko du. Proiektu horretan egiaztatu beharko da jarduera goian aipatutako dekretuak ezartzen dituen arau teknikoetara egokitzen dela.

      Proiektua eskualdaketaren datatik hasita sei hilabeteko epean aurkeztu beharko da.

      Erregularizazio proiektuak aurkezteko obligazioa ez betetzeak Udalaren aldetik egokitzat jotzen diren neurri zuzentzaileak hartzea ekarriko du, eta ez da alde batera utziko beharrezkotzat jotzen diren kautelazko neurriak hartzea.
      1Ekainaren 11ko 171/1985 Dekretua, etxebizitzetarako hiri lurretan jartzekoak diren Ekintzabide Nekagarri, Osasunkaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuekin erabili beharreko Teknikazko Arauak ontzat ematen dituena (1985/06/29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria)

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoak Begiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)