Jarduera sailkatuaren lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Jarduera eta instalazio sailkatuak ingurumenean, pertsonengan edo haien ondasunetan zenbateko eragina izan dezaketen kontuan hartuta, lizentzia eskatu edo aldez aurreko jakinarazpena aurkeztu behar da ezinbestean, jarduera horiek martxan jarri, handitu edo zaharberritu aurretik.

*Otsailaren 27ko 3/1998 Legearen II.A) ERANSKINEAN jasotzen da "Jarduera-lizentzia behar duten jarduera edo instalazio sailkatuen zerrenda":

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

-Jarduera sailkatuaren lizentzia eskatzeko inprimaki normalizatua

-Teknikari gaituak sinatuta, proiektu teknikoa eta deskribapen-txostena aurkeztu beharko dira. Bertan, jardueraren ezaugarriak, kokatuko den ingurunearen deskribapena, ingurumenean izan ditzakeen eraginak eta erabiltzeko proposatzen diren neurri zuzentzaileak (beren eraginkortasun-maila eta segurtasun-bermea adieraziz) zehaztuko dira.

-Ingurumen-eraginaren ebaluazioa bete behar duten proiektuetan, aurreko atalean aipatutako dokumentazioak ingurumen-eraginaren azterketa edukiko du.

-Lurzoruaren egoerari buruzko adierazpena

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      01 - Ingurumeneko zerbitzuak
      Aurretiazko komunikazioa behar duten jarduera sailkatuak kontrolatzeko administrazio jarduerak izapidetzea500 euro
      Jarduera-baimena eta ondoren aurretiko komunikazioa behar dituzten jarduera sailkatuak1200 euro
      Jarduera sailkatuaren lizentzia izapidetzea700 euro
      Lizentzia behar duten jarduera sailkatuak kontrolatzeko administrazio jarduerak izapidetzea500 euro
      Jarduera-lizentziaren titulartasuna aldatzeko aurretiazko jakinarazpena edo jarduera berberaren beste aurretiazko jakinarazpen bat izapidetzea50 %
      Lizentzia eta aurretiazko komunikazioen mamirik gabeko aldaketak izapidetzea50 %
      Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko baimena izapidetzea45 euro
      Bide publikotik txakurra edo besteak kentzea20 euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 45 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Hala badagokio, dokumentazio osagarria aurkeztea eskatzea

      2. Txosten teknikoa, hirigintzako araudia eta orokorra betetzeari buruzkoa


      3. Lizentzia eskaera Gipuzkoako lurralde historikoko Aldizkari Ofizialean jendaurreko erakustaldian jartzea eta inguruko bizilagunei jakinaraztea


      4. Espedientea Eusko Jaurlaritzako Osasun sailera bidaltzea, derrigorrezko txosten loteslea eman dezan

      5. Beste administrazio batzuei txostena egitea eskatzea (hala badagokio)

      6. Alkatetza Dekretu bidez Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailera espedientea igortzea, txostena egin dezaten neurri zuzentzaileekin eskatuz.


      7. Aurreko txostenak behin eginda, udal txosten teknikoa

      8. Lege-txostena

      9. Alkatetza Dekretu bidez jarduera sailkatuaren lizentzia ematea

      10. Interesdunari eta Dirubilketa sailari jakinaraztea

      11. Tasaren zerga-kitapena

      12. Obrak bukatu ostean: Aurkeztu beharko dira lehen erabilpenerako baimenaren eskaera (dagokion fitxak aurreikusitako dokumentazioa aurkeztuz) eta jarduera sailkatuaren aurretiazko komunikazioaren inprimakia (dagokion fitxak aurreikusitako dokumentazioa aurkeztuz)

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena - Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena

      OHARRAK

      Obrak egiteko beharra egonez gero, jarduera lizentzia izapidetu beharko da, obra lizentziaren eskaerarekin batera edo haren aurretik. Ezin da obra lizentzia eman jarduera lizentziaren aurretik.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoak Begiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)