Jarduera sailkatuaren baja

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Izapide hau egin behar du interesdunak honako hau gertatzen bada:

1. Negozio uzten badu

2. Negozioa helbidez aldatzen bada. Kasu horretan, dagokion jarduera lizentzia eskatu edo kokaleku berrian jarduerari ekin baino lehen aurretiazko jakinarazpena aurkeztu beharko da. (ikusi horrekin erlazionatutako izapideak).

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskabide inprimakia

Ordezkatzeko baimena egiaztatzeko ahalorde nahiz eskriturak (hala badagokio)

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 10 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea

      Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea

      Alkatetza Dekretua, behin betiko baja ebaztekoa

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena - Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena

      OHARRAK

      Lizentzia irauungitzeko espedientea izapidetuko da

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoak Begiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)