Musika Eskolan izena ematea 2020-2021

ZER DA? ZERTARAKO DA?

NORK ESKA DEZAKE?

Baldintzak:

Idiazabalen erroldatua egotea

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Izen-emate orria beteta online erregistratuta dagokion epean.

NON ESKATZEN DA?

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        9.06 -
        Irakaskuntza-zentroetako zerbitzuengatiko prezioak.Musika Eskola Zerbitzuaren Prezio Publikoaren ordenantza
        151. artikulua. Lege oinarria.

        Tokiko entitate honek, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Ogasunei buruzko uztailaren 5eko 11/1989 Foru arauaren 43 eta 49 artikuluek jasotako eskumenak erabilita, prezio publikoa ezartzen du Musika eskolan musika irakasteko zerbitzua emateagatik.
        152. artikulua. Helburua.

        Udal honek bere biztanleen bizi kalitatea etengabe hobetzeko interesa duenez, eta irakaskintza eta jendarteratzea sustatzeko xedez, musikarekin lotutako hainbat diziplina ikasteko sarbidea errazte eta bermatze aldera, ordenantza honek prezio publiko bat arautzea du helburu idiazabalgo udalerrian musika irakasteko zerbitzua emateko.
        153. artikulua Ordaintzera behartuak

        Ordaintzera behartuak egongo dira musika irakasteko zerbitzua eskatuz beraren onuraz baliatzen direnak.

        Eskatzaileek udalerrian erroldatuta egon behar dute, zaintza partekatuaren ardurapeko adin txikikoen kasuetan izan ezik, baldin eta arduradunaren bat udalerrian erroldatuta badago.

        154. artikulua Ordaindu beharra

        Prezio publikoa ordaindu beharra musika irakasteko zerbitzua ematen hasi zenean sortutakoa da. Bestalde, zerbitzuaren eskaintza izena ematen den unetik hasten dela ulertzen da.

        Prezioa nahitaez ordaindu beharrari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, zerbitzua edo jarduera ematen edo garatzen ez denean, egoki izango da dagokion zenbateko proportzionala itzultzea.

        Zerbitzuaren antolamenduzko beharrengatik, ikasleek baja eman ahal izango dute soilik ikasturtea hasi aurreko ekainaren 26ra bitarte. Kasu honetan, matrikula bakarrik ordainduko da; ez, ordea, 10 hileko kuotak.

        Arrazoi justifikatuengatik baja eskatzeko ez-ohiko epea (gaixotasun, istripu edo antzeko larritasunezko kausak direla-eta) ikasturte osoaren zehar egongo da irekita. Bajaren jakinarazpena egokitzen den hilabetearen 10a baino lehen komunikatuko da; gainerakoan, hilabete osoa kobratuko da.

        Bi hilabetean jarraian ez ordaintzeak zerbitzuan automatikoki baja ematea ekarriko du.

        Ordaindu gabeko erreziboren bat duten ikasleei ez zaie baimenduko beste jardueretan edo zerbitzuetan izena ematea.
        155. artikulua. Hobariak.

        Elkarbizitza unitate bereko hirugarren kideari eta hurrengoei prezioaren % 50a aplikatuko zaie.

        Taldea osatzeko garaian ikasle kopuruaren ratioa dela-eta itsasondo, Legorreta edo zaldibira joan beharra izango duten ikasleei edo interesatuei prezioaren % 90a aplikatuko zaie.
        156. artikulua Kudeaketa eta ordaintzeko modua.

        a) Ikastaroak 10 hilabeteko iraupena izango du, irailetik hasi eta ekainera bitartekoa. Izena emateko eskaria eta ikastaro bakoitzeko matrikularen ordainketa zenbatekoaren egiaztagiria (aldez aurretik gordailuan) Idiazabalgo Udalean ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira.

        b) Musika Eskolan izena urte bakoitzean eman duten ikasle guztiek “matrikula” kontzeptuko kuota bakarra ordainduko dute eta hileko hamar kuota ordainduko dituzte irailetik ekainera bitartean (bi hilabeteak barne).

        Hileroko kuotak banku helbideratze bidez ordainduko dira.

        Zerbitzuaren kuota hilabete bakoitzean, 15ean, ordaindu beharko da.

        Eskolak beste edozein material gehigarriren bat ematen badu, beti kobratuko da banku helbideratze bidez.

        c) Zerbitzuaren onuradun gisa izen ematea berritzeko automatikoki egingo da, non eta ez den baja emateko asmoaren jakinarazpena komunikatzen, betiere ikasturtea hasi aurreko ekainaren 1a baino lehen, eta kuota kobratu egingo da artikulu honetan adierazten den moduan.

        157. artikulua. Arau hausteak eta zehapenak edo zigorrak.

        Ondoz ondoko bi kuota ordaindu gabe uztea zerbitzuan baja emateko arrazoia izango da, sortutako eta kobratu gabeko kopuruak premiamendu bidez kobratzeko eragozpenik gabe.

        Gainera, zergen Foru arau Orokorrean eta hori osatu eta garatzen duten xedapenetan jasotako arau hausteen eta zehapenen araubidea aplikatuko da.
        158. artikulua. Tarifak.

        Eranskinean araututa daude eta hilabeteko kuotak dira (10 arte).
        Azken xedapena

        159. artikulua

        Ordenantza hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean jarriko da indarrean eta hori aplikatuko da indargabetzea edo aldatzea erabakitzen ez den bitartean.

        Ordenantza hau Udalbatzaren 2018ko abuztuaren 9ko ezohiko bileran hasieraz onartu zen.

        2019-2020. ikasturterako tarifen aldaketa onartu du Udalbatzak 2018ko azaroaren 8ko bileran.

        TARIFAK 2020-2021

        Matrikula46,35 euro
        MUSIKA TAILERRA 1º,2º36,05 euro
        MUSIKA TAILERRA 3º / H. MUSIKALA HASTAPENA / HIZKUNTZA MUSIKALA43,25 euro
        MUSIKA TRESNA, KANTO, HARMONIA55,60 euro
        KANTOA PIANOKO LAGUNTZAREKIN66,95 euro
        MUSIKA-BANDA6,70 euro
        TRESNA-TALDEA13,40 euro
        Elkarbizitza unitate bereko hirugarren kideari eta hurrengoei aplikatuko zaien hobaria50 %
        Taldea osatzeko garaian ikasle kopuruaren ratioa dela-eta Itsasondo, Legorreta edo Zaldibira joan beharra izango duten ikasleei edo interesatuei aplikatuko zaien prezioaren gaineko hobaria90 %

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete (1)

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Zerbitzuaren antolaketa eta taldekatzeak, adina eta disziplinen arabera.

        Onartutakoen zerrenda argitaratu eta, hala badagokio, itxaron-zerrenda ere bai.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatea

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Kultura, Kirola, Euskara, Hezkuntza eta Gazteria - Kirola, Kultura, Euskara, Hezkuntza eta Gazteria

        OHARRAK

        Adin-txikikoek bere ordezkari legalaren baimena aurkeztu behar dute (sinadura).

        Gutxieneko adina zerbitzua erabiltzeko: 4 urte (urte natural horretan beteta).

        Ikasle berriek ezingo dute musika-tresna aukeratu, bakarrik 'Hastapen Musikala'.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu «Datuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politika»ren atala begiratu (www.idiazabal.eus)