Eraikinen aurri deklarazioa eskatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Higiezin bat aurri egoeran dagoela deklaratzeko izapidetzea hastea.
Aurri egoerari buruzko espedientea Idiazabalgo Udalak ofizioz abiaraz dezake (udal zerbitzu teknikoen txosten baten ondorioz), edo interesdunak hala eskaturik.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskabidea

Hala badagokio, ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentua

Higiezinaren identifikazio datuak, jabetzako eskritura, katastro ziurtagiria eta kokapen planoa

Aurri egoeran dagoela esateko arrazoia edo arrazoiak

Egoiliarren harremana, edozein dela ere duten edukitza titulua, eta egonez gero, higiezinaren gaineko eskubide errealen titularrak.

Eskumeneko fakultatibo batek eginiko ziurtagiria; dagokion Elkarte Ofizialaren oniritzia, aurri egoeraren eskaera zer arrazoitan oinarritzen den jasotzen duena, higiezinaren egoera urbanistikoaren aipamen berezia egiten duena, eta hala badagokio, duen babes-maila adierazten duena; finkaren solairuaren edo solairuen planoak, azaleren indikazioarekin eta behar bezala mugatuta; eraikinaren eraikuntza urtea edo egindako zaharberritze edo handitze lanen datak, bai eta eraikinak egoiliarrentzat eta hirugarrenentzat segurtasun baldintzak betetzen dituen ala ez.

Deskribatutako kalteen ondorioz, eraikinean hartu diren segurtasun neurrien deskribapena eta seinalizazioa barne hartzen dituen memoria, edo hala badagokio, neurriak ez hartzeko arrazoiak

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      01 - Hirigintzako zerbitzuak
      Hirigintzako idatzizko kontsultak izapidetzea25 euro
      Finkak zatitzeko edo banantzeko espedienteak50 euro
      Aurri egoeraren espedienteak izapidetzea100 euro
      Aurretiazko jakinarazpena behar duten obren ondorengo kontrola-edo ikuskapenaren espedienteak izapidetzea15 euro
      Proiekturik behar ez duten obrak izapidetzea45 euro
      Proiektua behar duten obrak izapidetzea, 20.000 euroko edo gutxiagoko aurrekontua badute150 euro
      Proiektua behar duten obrak izapidetzea, 20.000 baino gehiagoko aurrekontua badute235 euro
      Proiektua behar duten obrak izapidetzea, 50.000 euroko edo gehiagoko aurrekontua badute315 euro
      Erabilera publikoko baso pista eta bideen erabilera berezia emateko baimena eta ondorengo kontrol zerbitzua25 euro
      Eraikinen Azterketa Teknikoaren (EAT) tramitazioa, Guardi Gain SAren edo Udalaren bidez25 euro
      Exekuzio-aginduen espedienteen tramitazioagatik, egin beharrekoak diren obren ordezko exekuziorik gabe150 euro
      Egin beharrekoak diren obren ordezko exekuzioen espedienteen tramitazioagatik200 euro
      Hirigin tza-aurriaren espedienteen tramitazioagatik, egin beharrekoak diren obren ordezko exekuzioarekin350 euro
      Obra-lizen tziekin zerikusirik ez duten jabari publikoaren okupaziorako baimenen tramitazioagatik30 euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 10 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Zehaztu gabe
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea edo txosten teknikoa igortzea (ofiziokoa bada)
      2. Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea
      3. Txosten teknikoa eta ikuskapena

      4. Txosten juridikoa
      5. Aurri espedientea abiaraztea Alkatetza Dekretu bidez
      6. Pertsona interesdunei jakinaraztea eta entzunaldia
      7. Txosten teknikoa eta juridikoa
      8.Aurri egoeraren deklarazioa, edo aurri egoera ezarena, Dekretu bidez

      9. Tasa likidatzea

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena - Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoakBegiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)