Obra txikien aurretiazko jakinarazpena txikizkako merkataritzan edota zerbitzu batzuetan

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Sustatzaileak, bere erantzukizupean, jakinarazten dio udalari jarduerari lotutako lokalean obrak egingo dituela, betekizun guztiak betetzen dituela eta egiteko behar diren baimen sektorial guztiak eskuratu dituela.

Baldintzak honako hauek dira:

1. 12/2012 Legearen eranskinean sartzen diren merkataritza-eta zerbitzuen zerrendan egotea

2. Lokalaren erakustokiak eta saltokiak 750 m2 baino gutxiago azalera izan beharko du

3. EALren 2.2 artikuluaren arabera, eraikuntza proiekturik ez du izan beharko

Obra txikietako hondakinak Garbigunen utzi behar dira.

4. Obrek herri jabariko ondasunei edo ondare historiko-kulturari ez eragitea

Aurreko inguruabarretako bat edo batzuk egonez gero, sustatzaileak obra-lizentzia eskatu beharko du.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Egin beharreko obren aurrekontu xehatua, obra unitate desberdinetan bereizita Obren aurrekontu materiala materialak eta lan-eskua sartuko ditu. Aurrekontu horretan, beste kapitulu batean, hondakinak kudeatzeko aurreikusi den kostuaren balorazioa jasoko da. Alturan egingo diren obrentzako, estalduren konponketa, fatxadak, etab., eskudun tekniko batek egindako Oinarrizko Segurtasun eta Osasun Azterketa aurkeztu beharko da

- Establezimenduan salgaiak erakutsi eta jendeari saltzeko azalera erabilgarria 750 m2 baino txikiagoa dela frogatzeko planoa.

- Egin beharreko esku hartzeari buruzko informazioa eskaintzeko dokumentazioa (oinplanoaren eta sekzioaren egungo/aldaketa ondorengo egoeren planoak, fatxadaren argazkiak, etab.)

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ bulegoa
    Idiazabalgo Udala
    Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL
    08:30-14:30 Ostiraletan, Aste Santuan, Uztaila, Abuztua eta Gabonetan 08:30-14:30
    943187100

      Postaz:
    • Posta arrunta
      Idiazabalgo Udala
      Plaza Nagusia 3 20213 IDIAZABAL

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      01 - Eraikin, instalazio eta obren gaineko zerga. Karga-tasa.
      Etxebizitzetako eta bizitegi-erabilerako eraikinetako obrak: 20.000 eurotik beherako aurrekontuaz3 %
      Etxebizitzetako eta bizitegi-erabilerako eraikinetako obrak 20.000 eurotik gorako aurrekontuaz4,5 %
      Saltokietako obrak4,5 %
      Landako edo landa-aprobetxamendua duten eraikinetako obrak4,5 %
      Eraikin industrialetako obrak5 %
      50 urtetik gorako antzinatasuna duten bizitegi-erabilerako eraikinak birgaitzeko obrak, EAT-tik eratorriak3 %
      Babes publikoko etxebizitzak eraikitzeko obrak3 %
      01 - Hobariak.Eraikin, Instalazio eta Obren gaineko zerga.
      Eraikuntzak, instalazioak edo obrak interes berezikoak edo udal onurakoak izendatuta daudenean zirkunstantzia sozial, kultural edo historiko-artistikoak izateagatik edo enplegua sustatzeko baliagarriak gertatzeagatik95 %
      Eraikuntza, instalazio edo obretan eguzki energiaren aprobetxamendu termiko edo elektriko ahalbidetzen duten sistemak ezartzen badira95 %
      Eraikuntza, instalazio edo obrak azpiegituretan inbertsio pribatuak sustatzeko planekin lotuta50 %
      Babes publikoko etxebizitzetan egindako eraikuntza, instalazio edo obrak50 %
      Eraikuntza, instalazio edo obrak, persona desgaituen irisgarritasun eta bizitagarritasun baldintzak errazteko90 %
      Idiazabalgo udalerriko baserrietan, eta baita nekazaritza eta abeltzaintzako zein baratzetako ustiapenari lotuta dauden gainerako eraikuntzetan ere, egiten diren eraikuntza- eta instalazio-lanak zein obrak, eta, baita ere, baserri-eraikin berriak nahiz nekazaritza eta abeltzaintzako edo baratzetako ustiapenari lotutako bestelako eraikuntza berriak egiteko lanak50 %
      01 - Hirigintzako zerbitzuak
      Hirigintzako idatzizko kontsultak izapidetzea25 euro
      Finkak zatitzeko edo banantzeko espedienteak50 euro
      Aurri egoeraren espedienteak izapidetzea100 euro
      Aurretiazko jakinarazpena behar duten obren ondorengo kontrola-edo ikuskapenaren espedienteak izapidetzea15 euro
      Proiekturik behar ez duten obrak izapidetzea45 euro
      Proiektua behar duten obrak izapidetzea, 20.000 euroko edo gutxiagoko aurrekontua badute150 euro
      Proiektua behar duten obrak izapidetzea, 20.000 baino gehiagoko aurrekontua badute235 euro
      Proiektua behar duten obrak izapidetzea, 50.000 euroko edo gehiagoko aurrekontua badute315 euro
      Erabilera publikoko baso pista eta bideen erabilera berezia emateko baimena eta ondorengo kontrol zerbitzua25 euro
      Eraikinen Azterketa Teknikoaren (EAT) tramitazioa, Guardi Gain SAren edo Udalaren bidez25 euro
      Exekuzio-aginduen espedienteen tramitazioagatik, egin beharrekoak diren obren ordezko exekuziorik gabe150 euro
      Egin beharrekoak diren obren ordezko exekuzioen espedienteen tramitazioagatik200 euro
      Hirigin tza-aurriaren espedienteen tramitazioagatik, egin beharrekoak diren obren ordezko exekuzioarekin350 euro
      Obra-lizen tziekin zerikusirik ez duten jabari publikoaren okupaziorako baimenen tramitazioagatik30 euro

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Hilabete (1)
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Aurretiazko jakinarazpenaren inprimakia aurkeztea

      2. Ikuskapen eta txosten teknikoak

      3. Lege txostena

      4. Egiaztapen/ikuskapen kontrolaren prozedura amaitzeko Alkatetza Dekretua

      5. Eskatzaileari eta Zergabilketaren arloari jakinaraztea

      6. Zergaren eta tasaren zerga-kitapena

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena - Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena

      OHARRAK

      Erantzukizunpeko adierazpen batean edo komunikazio batean jasotzen den datu edo informazioren bat zehaztasunik gabea edo faltsua bada edo aurkeztu ez bada, edo administrazio eskudunari ez bazaio aurkezten erantzukizunpeko adierazpena, edo deklaratzen dena betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa, edo komunikazioa, ezinezkoa izango da dena delako eskubidea baliatzen edo jardueran aritzen jarraitzea, egitate horren berri izaten den unetik bertatik aurrera, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.


      Halaber, administrazio publikoak halako zerbait gertatu dela adierazten dueneko ebazpenak xedatu ahal izango du interesduna behartuta dagoela egoera juridikoa leheneratzera eskubidea aitortu edo baliatu edo jarduera hasi aurreko unera, eta ezinezkoa dela xede bereko beste prozedura bat hastea legeak zehaztutako epe batean; hori guztia, aplikatzekoak diren arau sektorialetan ezarritako moduan.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Tratamenduaren xedea da legeak agindutakoa betetzea edo interes publikoa xede duen misioa betetzea edo ardunarari emandako botere publikoak egikaritzea, lege-maila duen arau batek emandako eskumenean oinarritutakoak Begiratu ĞDatuen Babesari eta Segurtasunari buruzko Politikağren atala begiratu (www.idiazabal.eus)